Herriko txabolen errolda osatuko du Udalak

plaentxia_com 2007ko ira. 17a, 17:31

Soraluzen dauden txabolen errolda  egin nahi du Udalak, herrian zenbat txabola, nork eta zertarako dituen jasotzeko. 

(Berria osorik irakurtzeko, klikatu izenburua)

Hilabeteren buruan, Udaltzaingoaren bulegoan eman beharko da jabetzaren berri. Datuen artean, besteak beste, norberaren izen-abizenak, helbidea, eta txabolaren kokapena eta bertako animalien zenbatekoa adierazi beharko dira.

Erroldatzen ez diren txabolen jabeek, eta herritarrei arazoak ekar diezaizkien animaliarik edukiz gero, udal ordenantzaren araberako izuna jaso dezakete.