Munduko musikaz bustitzeko aukera Galipoteko jaietan

plaentxia_com 2007ko uzt. 2a, 16:45
Kale estua izan arren, mundu zabaleko musika guztia kabitzen da Galipoten. Batean eta bestean jasotakoaren interpretazioak izango dira soraluzetarrek soraluzetarren gozamenerako eginak. Barixaku gauean egingo da jaia. 
 
 
 
 
Denetarik entzuteko aukera izango da:
 
- Zuberoako kantak
- Argentinako tangoak
- Musika Heavyaren bertsioak
- Portugalgo fadoak "Ventos de Saudade"ren eskutik
- Hegoamerikako kantuak Duo Plaentxirekin
 
eta beste asko. Barixakuan gaueko 21:00etan, Galipoteko kalean hasiko da jaietako ospakizuna.