San juan suak bihar piztuko dira

plaentxia_com 2007ko eka. 22a, 18:38

San Juan bezpera da bihar, eta baserri inguru eta kale baztarretan suak piztuko dituzte, sasi eta abarrak batzuek, liburu eta egurrak besteek. Plaza Barrixan urtero bezela sua piztuko da eta sorginak dantzara etorriko dira.


Pil-pileanek antolatuta, Plaza Barrixan 21:00etan afari merienda egingo da, norberak etxetik ekarritakoarekin, eta 23:00etan ekingo zaio Sorgin datzari eta asmo, uste eta oroitzapen txarrak erretzeko konjuroari. Ondoren edari magikoa eta denok batera dantzan egiteko aukera izango da, sorgin dantza herrikoia eta fandango eta arin-arina.
 

{mosimage}San Juan, San Juan berde
Garixak eta artuak gorde
Sapuak eta sugeak erre
Biba San Juan berde