Goi mendiko proiekzioak Mendi Astean

plaentxia_com 2007ko eka. 20a, 16:49
Atzo hasi ziren Mendiko Astearen barruan antolatutako dokumental eta bideo emanaldiekin. Gaurko hitzorduan Adolfo Madinabeitia eskalatzaileak "Baltoro Blues" bideoa aurkeztuko du eta bihar gipuzkoar gazte talde batek G-II mendira egindako espedizioa erakutsiko dute. 20:00etan goiko eskolan.

 

{mosimage}Baltoro blues

Pakistango Baltoro haranean bideo digitalez grabatutako ikusentzunezkoa da. Adolfo Madinabeitia eskalatzaileak 2004an Trangoko Torre sin Nombreren mendebaldeko mugarrira igotzeko saiakera kontatzen du. Saiakera izan zen, eguraldi txarragatik ezin izan baitzuen helburua lortu.

 

 

{mosimage}G-IIra espedizioa

Pasa den urtean gipuzkoar gazte talde batek Gasherbrum II (8.035 metro) hamairugarren 8.000kora egindako espedizioa kontatzen du. Betiko molde tradizionala puskatzen du. Ez dago off-eko ahotsik, bideoak kontatzen du dena. Bideoan Trekking-a azaltzen da, Baltoroko glaziar ezagun eta politean zehar. Eta gero G-IIko igoera. Bostetik lau igo ziren, eta igo ez zenaren hausnarketak ere grabatuta daude.