Oleako etxe hutsa okupatu zutenak kaleratu dituzte

plaentxia_com 2007ko eka. 7a, 16:13
Lapiko, zartagin eta abarrekin zarata ateraz egin zuten protestaldia atzo iluntzean okupatutako etxe hutsetik aterarazi zituztela salatzeko. Duela astebete Oleako etxe huts batean sartu ziren soraluzetar gazte batzuk, eta haien esanetan, "abandonatuta zegoen etxea txukundu eta leihoak eta teilatua pixka bat konpondu genuen". Herenegun teilatua eta leihoa apurtuta eta atea katez itxia aurkitu zuten. Barruan zituzten arropa eta bestelakoak Udaltzainen eskuetan daude.

 

{mosimage}Irudietan, teilatuko teilak apurtuta eta etxeko atea katez itxita