Autobusak Gila zubian eta Estazioan geratuko dira

plaentxia_com 2007ko mai. 25a, 12:07

Atxuri eta Errekalden Eibarrerako ur-trasbasearen obrak bukatuta, trafikoa normaltasunera itzuliko da, ibilgailuek Bergara alderako norantzan semafororik gabe zirkulatuko dutelarik. Autobus geltokia,Bergarako norantzan, Estazioan beharrean, Gila Zubira aldatuko da.

Bergara aldera doazen autobusak eta Mendaroko ospitalerakoak Zubi Nagusian hartu beharko dira eta Eibar aldera doazenak ostera, Estazioan geratzen jarraituko dute.