Plaentxi Motoklubaren X. urteurrena ospatuko da asteburuan

plaentxia_com 2007ko mai. 25a, 12:01

Motorzaleentzat egitarau betea prestatu du Plaentxi Motoklub taldeak. Zapaturako gasolinadun auto txikien erakuskaldia, Trialsina eta dantzaldia prestatu dituzte. Domekan herrian zehar ibiliko dira batera eta bestera motorrak erakusten. Futbol zelaian akanpatu eta kumunak eta dutxak izango dituzte.


 

 
 
Zapatua, maiatzak 26

16etan: izena emateko epea irekiko da Bolia tabernan.

18etan: Gasolinadun auto txikien erakusketa frontoian.                   

20etan:  Trialsin erakusketa, Plaza Zaharrean.

22etan: partaideentzat afaria Edurtzan.

23:30etan: DJ Sergi Plaza Barrixan.

03etan: Oparien zozketa Plaza Barrixan.              

Domeka, maiatzak 27

09etan: gosaria Mendizabal Okindegian.

09:30etan: izen ematea Bolia tabernan.

12etan: Ibilbidea:  Soraluze, Txurruka, San Andres, (pintxoak)Soraluze.

14etan: baba-jana eta opari zozketa.

16etan: Agurra.