Margo lehiaketako lanak erakusketa gelan ikusgai

plaentxia_com 2007ko mai. 21a, 12:24

Atzo egin zen XIV. Kaleko Margo Lehiaketa Soraluzeko kaleetan. Euriak aterpeetara eraman zituen margolariak. Goizeko 9etatik 14ak bitartean jardun zuten lanean eta ondoren bazkaria izan zuten.

Margolanak ikusgai daude erakusketa gelan, gaurtik hasi eta maiatzaren 26a arte, iluntzeko 19etatik 20:30ak bitartean. Irudirik errepikatuena eliza ingurua izan da aurten ere. 

 

 

Sariak

Sari banaketa maiatzaren 26ean egingo da 17:30etan erakusketa gelan. A mailan (14 urtetik gora) eta B mailan (14 urte arte) hiruna sari banatuko dira, eta helduen mailan lehen soraluzetarrari 200 euroko saria emango zaio, lehen bi postuetako bat lortu ez badu.

Saritutako margolanak Udalaren esku geratuko dira. Gainontzekoak egileek jaso ahal izango dituzte erakustaldia bukatu eta 15 eguneko epean.