EAko inkesten emaitzak

plaentxia_com 2007ko mar. 23a, 20:44

Joan zen hilean zabaldu zituen EAk inkestak buzoietan herriko gaien inguruan zer nolako gabeziak zeuden jakiteko. Jasotako erantzunen arabera, aparkalekuak, garraioa, ingurumena eta kultura izan dira herritarrek lehentasuna eman dieten atalak, gehiago landu edo hobetu egin behar direla esanez.  Eskakizun zehatzak ere jaso dituzte, alor askotarako: etxebizitzetan alokairua bultzatzeko, erdigunean aisialdi lekuak izateko, kutsadura akustikoa gutxitzeko, kultura indartzeko , eta beste hainbat. Hauek kontuan izanda osatuko dutela hauteskunde programa adierazi digu EAk.