2007ko Jaietako Kartel Lehiaketa martxan da

plaentxia_com 2007ko mai. 10a, 16:42

Santiago-Santa Ana jaien programarako kartel lehiaketarako oinarriak kaleratu ditu Udalak. Kartelean “2007 SORALUZEKO JAIAK” agertu beharko da eta herriko bizitzarekin lotutako irudi edo marrazkiak izango dira.  Maiatzaren 31n, eguardiko 2etan bukatuko da aurkezteko epea.

(Irudian, 2006ko irabazlea helduen mailan) 

Helduen mailan, 49 cm zabaleko eta 45 cm luzeko neurria izango du; gaztetxoek A4 eta A3an aurkeztuko dituzte. Maiatzaren 31rako, eguerdiko ordu biak baino lehen, aurkeztu behar dira Udaletxeko bulegoetan, euskarri gogorrean eta sobre edo karpeta itxi batean, barrualdean egilearen izen-abizenak, adina eta helbidea edo bizilekua eraman behar dituelarik.

 

 

Sariak

Sei maila bereiztuko dira: LH 1-2, LH 3-4, LH 5-6, DBH 1-2, DBH 3-4 eta helduen maila. Kultura Batzordearen eskutik, 100 euroko saria izango dute lehenengo bost mailetako irabazleek, eta 300 eurokoa helduek. 100 euroko akzesita ere emango dute, epaimahaiak hala erabakiz gero.

Erakusketa

Sari banaketa ekainaren 29an izango da. Saritutako kartelak Udalaren esku geratuko dira, jaietako programan argitaratzeko. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa antolatuko du ekainaren 25etik 30era bitartean kiroldegiko erakusketa gelan.