Garaipen handia lortu zuten Atxotegi eta Bolinagak [argazki bilduma]

Plaentxia.eus 2015ko urr. 27a, 13:45

_DSC2271.jpgPartidua maldaz gora izan zuen Soraluzeko bikoteak partida osoan zehar Zazpi Iturri taldeko bikotea fin ibili zelako. Lehen berdinketa 17-17 tantora izan zen eta azkena 21-21. Azken sakea Aitorrek egin zuen eta partidua 22-21 amaitu zen.

Soraluzeko bikotea markagailuan atzetik joan zen partidu osoan zehar lehen berdinketa 17-17 iritsi zen arte. Lehia handia egon zen bi bikoteen artean. 17-18 aurreratu ziren Labaka eta Erostarbe. 18-19eko markagailuarekin  Ibai Bolinagak pelotada batzuk ondo gozatu zituen  partiduari bukaera bikaina emanaz. Aitorrek 18 eta 20koarekin tanto on bat amaitzea lortu zuen eta horrek Soraluzetarrak motibatu zituen 21-21eko berdinketarekin Aitorrek egin zuen partiduko azken sakea eta partidua 22-21 amaitu zen Soraluzetarren alde.

 

Infantilen partiduak:

Urriak 23 barixakua

·Eskuz banaka, 2.urteko infantilak LIZARTZA pelotalekua 19:00etan

Soraluze                  2   -  0                       Tolosa

Aimar Marquez           vs

·Eskuz banaka, 2.urteko infantilak LIZARTZA pelotalekua 19:30etan

Soraluze                 0   -    2                   Tolosa

Mikel Gallastegi            vs

 

Urriak 25 domeka

·Eskuz banaka, 1go urteko infantilak Arane pelotalekua 19:00etan

Soraluze                   2  -    1                      Murumendi

Hodei Tajuelo           vs

 

Argazkiak: Jokin Ruiz