Merkatariek eta herritarrek elkarrekin eman zioten bizia azokari

Erredakzioa 2015ko urr. 19a, 20:39

Bizikale Azoka-38

Eguraldia lagun, herritar asko hurreratu ziren zapatuan Bizikalen antolatu zuen azoka-egunera. Merkatariak gustora azaldu dira herritarren aldetik jasotako erantzunarekin eta kalean sortu zen giro ona azpimarratu dute. Argazki-bilduman eta bideoan jaso ditugu eguneko irudiak. 

 

Bestalde, herritarrak herrian erostearen garrantziaz sentsibilizatzeko "eman bizia, erosi herrian" eta "nik herrian" moduko leloak ikusi ahal izan ziren kalean. 

Arratsaldean mus-txapelketa egin zen eta honela gelditu zen sailkapena parte hartu zuten 12 bikoteen artean: txapeldunak Txato eta Arkaitz, eta bigarren Raul eta Zacarias.