Zapatuan Bizikaleren azoka, berrikuntza eta guzti

Erredakzioa 2015ko mai. 19a, 22:25

Bizikale-1

Orain arte bezala, goizean dendarien azoka eta arratsaldean tabernetan pintxo dastaketa egingo da, baina egitarauari dagokionean berrikuntzak re badira: kaxkara-batze lehiaketa esaterako.

Goizean, 10:00etatik 14:00etara dendariak kalera atera eta azoka antolatuko dute. Oraingo honetan Plaza Barrixan izango da eta 140 € zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean. Goiza animatzeko, 11:00etatik 13:00etara Soka Zirkoa taldea arituko da haurrak animatzen kalean. Zirko ibiltaria dira Soka Zirkoa taldekoak.

Bizikale egitaraua

Pintxo dastaketa
Arratsaldean berriz, 19:00etatik 21:30etara Gila, Gaztelupe, Batzoki, Txoko, Mendata, Intxixu, Arrano, Bolia eta Edurtza tabernetan pintxo ederrez gozatzeko aukera izango da. Pintxo lehiaketaz gain, Ustekabe fanfarrea arituko da giroa animatzen.

Kaskara batzea
Aurrez ordea, 18:30etan ginkana berezi bat egingo da. Lokotx bilketan arituko dira bikoteka. Batek kaskarak jarri (15) eta antxintxika Zubi nagusitik pasealekutik zehar, Gabolatseko zubira joan eta Kalebarrendik bueltan etorrita erreleboa eman beharko dio kideari, honek gauza bera egiteko. Honako herritarrek osatuko dituzte lehiatuko diren bikoteak:

Cris Jacas - Iñaki Goenaga
David Rascón – Monika Rodriguez
Alberto Calderón – Ainara Muga
Garazi Katalan - Suar Aizpuru

Bizikale-2

Bizikale dendarien elkarteak herriko hirugarren sektorea sustatu eta herritarrak bertan kontsumitzearen garrantziaz kontzientziatzeko antolatzen du azoka.