Domekan, bizikleta martxa Osintxura

Erredakzioa 2015ko api. 16a, 11:49

Bizi ikasleak

Bizikletaren nazioarteko eguna dela-eta, Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak bizikleta martxa antolatu du domekarako. Parte hartzaileak goizeko 11:30ean irtengo dira Estazio kaletik Osintxura bidean eta ostean piskolabisa izango dute 11:30-12:00ak aldera. 

Bizikleta martxa ona

Martxan zehar, bizikletan ibiltzearen onurak azaldu ez ezik, bidegorriek duten garrantziaz ere arituko dira. Arduradunen hitzetan “bizikleta gainean ibiltzea jarduera osasuntsua izateaz gain, onura sozial handia eragiten duen ekintza da. Bizikleta garraio jasangarria izateaz gain aisialdirako tresna paregabea izango da, beraz, domeka honetan Soraluzen”.  

BHIko ikasleak bizikleta gainean trebatzen

IMG 3183

Gipuzkoako foru aldundiak bultzatuta, bizikleta gainean hirietan segurtasunez ibiltzeko saio bi jaso dituzte BHIko ikasleek. Saio teorikoan segurtasun neurriak azaldu zizkieten eta praktikan, Bergaratik Soraluzera arteko itzulia egin zuten hezitzaile baten gidaritzapean. Parte hartzaileak pozik azaldu dira esanaz “errepikatzeko moduko esperientzia” izan dela  eta saioon ostean “bizikleta maizago erabiltzera animatuko direla”.