'Txoria Txori' indartsu

Soraluze

Indartsu, askori oilo-ipurdia ateratzeraino abestu zuen Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak Txoria Txori kantua bariku gauean Elgoibarren. Hala erakusten du Plaentxia.eus atariaren bitartez partekatu duten bideoak; grabatzailea urruti egon arren, eta abesbatzako kideak apenas ikusten diren arren, oso agerikoa da kantuak duen indarra.

Ehundik gora marrazkilari

Soraluze

Juan Jose Altuna Bergararrak irabazi zuen, helduen mailan, Kaleko margo-lehiaketaren 26. edizioa. Domekan jokatu zen berau, eta umeek ere izan zuten eurendako lehiaketa, goizez. 120 neska-mutiko eta 9 heldu lehiatu ziren.

Plaza Zaharra, Soraluze
Daba Daba aretoa (Donostia), Soraluze
Plaza Berrian, Soraluze