Soraluzeko antzinako danborradak argazkitan

San Sebastian eguna da domekan; danborrak Sarriegiren doinuen erritmora astintzeko egunak dira, bada, datozen hauek. Soraluzen ere horrela egingo dute, besteak beste, Plaentxi Herri Ikastetxeko txikienek bihar. Eta zeresanik ez dago udalerrian tradizio handiko ohitura dela danborrada. Horren erakusle da ikusgai dagoen bideoa. Nikolas Morillok editatu du, Iñaki Etxabek emandako argazkiekin.
Aratusteetako dantza erakustaldirako izen-ematea bukatzear

Barikua, urtarrilaren 18a da aurtengo Aratusteetako dantza erakustaldirako izena emateko azkeneko eguna. Eskolaren bitartez helarazitako esku-orriak beteta eman behar da izena. Bestalde, gurasoen laguntza ere eskatu dute erakustaldian parte hartuko duten taldeak kudeatzeko.
Herri Antzokia, Soraluze
Elkartegia, Soraluze
Arrano elkartean, Soraluze