LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Euskarazko liburuak eta komikiak prezio erdira eskuratzeko azken egunak

Ubane Madera Zangitu api 23, 09:21 Soraluze

Apirilaren 30era arte, Soraluzeko hiru liburu-dendetan, Iratxon, Estankoan eta Arzelusen dauden euskarazko liburuak eta komikiak prezio erdira erosteko aukera dago. Soraluzeko Udalak eta Udal Liburutegiak elkarlanean bultzatutako Irakurri eta Gozatu kanpainaren baitako ekimena da, euskarazko irakurzaletasuna sustatu eta euskal liburuen edizioari bultzada emateko helburuarekin.

Bertso bazkaria Nerea Ibarzabal eta Julio Sotorekin apirilaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia BertSora api 19 Soraluze

Apirilaren 27an, bertso bazkaria egingo dugu Nerea Ibarzabal eta Julio Soto bertsolariekin Lagun Maitea elkartean. Txartelak Iratxo goxodendan daude salgai, eguaztenera arte. 

Udal liburutegia, Soraluze
Udal liburutegia, Soraluze
Antzokian, Soraluze