Txistudantza Eguna

Erabiltzailearen aurpegia

Joan zen zapatuan ospatu genuen Txistudantza eguna. Txistulariak eta dantzazaleak egun ederra pasatu genuen elkarrekin.

Goizean txistulariek kalejira egin zuten herriko kaleetan eta dantzari batzuek lagun hartuta bisitatxoa egin zuten batera Mesedetako egoitzara. Hamaiketan hamaiketakoa egin genuen Arrano elkartean, eta, ostean, dantza-poteoan ibili ginen hirurak aldera arte. Batzokian bazkaldu genuen eta arratsalde partean zenbait dantza eginez amaitu genuen eguna.