Azken urteetan egin izan den moduan, Soraluzeko Udalak 100 euroko erosketa-bonoak banatuko ditu egoera ekonomiko zaurgarrian dauden herriko familien artean, 100 euro familia-unitate bakoitzeko.
Laguntza-bono hauek Soraluzeko familien oinarrizko beharrei erantzutea dute helburu eta eskatzeko epea zabalik da dagoeneko; azaroaren 10etik 21era bitarte eska daitezke udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoan.
Onuradunak
Pertsona hauek jaso ahal izango dituzte erosketa-bonuak:
a) Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren onuradunak
b) Gurutze Gorriaren elikadura-laguntzen onuradunak
c) Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak
d) Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuradunak
e) Pentsiodunak
f) Diru-sarrera txikiak dituzten langileak
g) Langabeak
Guztientzat ezinbesteko baldintza izango da Soraluzen bizitzea eta eskabidea aurkezten den egunean erroldatuta egotea.
Epeak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskabide guztiekin batera aurkeztu beharko da Gizarte Laguntzarako Bono Sozialen berariazko eskabide orria. Halaber, eskatzailearen egoeraren arabera, aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarria ere agertzen da eskabide orrian bertan.
Eskaera-orriak azaroaren 10etik aurrera jaso ahal izango dira Udaleko gizarte-zerbitzuen bulegoan, 09:00etatik 13:00etara.
Eskaera-orriak, behar bezala sinatuta eta eskatutako dokumentazioarekin batera, azaroaren 21erako aurkeztu beharko dira, udaleko gizarte-zerbitzuen bulegoan, 09:00etatik 13:00etara.
Ohar garrantzitsuak
- Laguntza-eskatzaileak ez diren beste pertsona batzuek jaso ahal izango dute eskabidea eta entregatu ahal izango dute dokumentazioa.
- 15.000 €-ko aurrekontua dago laguntza hauetarako, beraz, 150 lagunen aldeko laguntzak bakarrik ebatzi ahal izango dira. Eskatzaileek kopuru hori gainditzen badute, laguntzak dokumentazio osoarekin aurkeztu direneko ordena kronologikoan banatuko dira.
Edozein zalantza argitzeko, 943 750056 eta 943 750054 telefonoetara deitu beharko da; mezu elektroniko bat bidali gizarte@soraluze.eus eta gizartezer@soraluze.eus helbideetara; edota modu presentzialean Gizarte Zerbitzuetako harreran.
Oinarriak jarraian kontsulta daitezke: Oinarri arautzaileak