2016ko udal aurrekontua onartu da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urt. 28a, 08:08
4.146.622€ tako aurrekontua onartu zen atzo. 6 bozka alde ( EAJ / PSE-EE) 2 kontra ( BILDU) 2 abstentzio ( BILDU).

Atzo, eztabaidatu eta bozkatu zen gai zerrendaren emaitzak atxikitzen ditugu:

1.-     2015eko azaroaren 19ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

       Aho batez onartu zen

2.-     Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

        Hauen berri eman zen

3.-     2016. urterako aurrekontua.

       Onartu egin zen. 6 bozka alde ( EAJ /PSE-EE) 2kontra ( BILDU) 2 abstentzio (BILDU)

4.-     2016. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.

       Aho batez onartu zen.

5.-     2016. urterako plantilla organikoa.

        Aho batez onartu zen.

6.-     2016. urterako lanpostuen zerrenda.

           Aho batez onartu zen.

7.-     Legegintzaldirako kudeaketa plana (2015-2019).

        Onartu egin zen. 6 bozka alde ( EAJ /PSE-EE)  4 abstentzio (BILDU)

8.-     Udalerri honetako Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzea.

        Margarita Ibargoien izan zen Bake epailetarako  hautatutako pertsona, ordezkoa, Isabel     Rodriguez.

9.-     Juan Carlos Larreategi Jauregi jaunak egindako bere jabetzako “Loralde-Sagasti” eta       “Elordi” izeneko lursailen doako lagapena onartzea.

             Aho batez onartu zen.

10.-  “Gizaburu” izeneko landa-lursaila erostea udalerri honetako Goenetxe-etxetxo baserriaren jabeei.

              Aho batez onartu zen.

11.-  Gizaburu” izeneko landa-lursaila erostea Juana Ibabe Errasti andreari.

             Aho batez onartu zen.

12.-  Etxegabetzeak saihesteko jarduera-protokoloa.

           Aho batez onartu zen.

13.-  Larrialdietako etxebizitza esleitzea.

         Aho batez onartu zen.

14.-  Sakeleko telefono bidezko aldi bereko itzulpen eta interpretazio zerbitzura atxikitzea, etorkinei eta gizarte zerbitzuei zuzendurikoa.

       Aho batez onartu zen.

15.-  Eskari eta galderak.