Udalekuetan izena emateko epea luzatu da

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea 2016ko mai. 17a, 10:13
Iazko udalekuetako argazkia.

Guraso batzuek egindako iradokizuna aintzat hartuta, Udalak aldaketa bat egin du aurtengo udalekuetako kuotan.  

Erabaki du seme-alaba bat baino gehiago apuntatzen duten familiei %25eko beherapena egitea, 60 euro kobratu beharrean 45 euro kobratuz.

Ondorioz, beste norbaitek izena emateko aukera izan dezan, izen-emate epea astebete luzatu du, maiatzaren 20ra arte.