Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 13ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea 2016ko mai. 5a, 13:00

Uztailaren 11tik 22ra bitartean egingo dira gaztetxoendako udalekuak Kukumixok eta Udalak antolatuta. Aurten, ordainketa sistema progresiboagoa ezartzeko helburuarekin, matrikularen prezioak errentaren arabera kalkulatuko dira. 

Partehartzaileak

Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak eta Lehen Hezkuntza maila guztiak

Behin behineko ordutegia

Astelehenetik ostiralera jardungo dugu. 

Egun gehientsuenetan goizez arituko gara; astean birritian goiz eta atzaldez. 

Horrez gain, gau bat etxetik kanpora pasatzeko aukera egongo da.

Matrikula

Maiatzaren 3tik 13ra, udaletxeko harrera-bulegoan

Oharra: Maiatzaren 13tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak.

Kuotak 

Kuotak progresiboak izango dira, diru sarreren araberakoak. Tarteen kalkulua parte hartzaileen familia unitatearen 2014. urteko Errenta Aitorpenaren likidazio oinarria zati 14 eginez aterako da.

0-786,39 € eta DBE, DBSL edo GLL laguntzen onuradunak         Salbuetsita
786,40-869,90 €                                                                        12 €
869,91-956,02 €                                                                        18 €
956,03-1.050,67 €                                                                     30 €
1.050,68-1.154,69 €                                                                  42 €

1.154,70 €-tik gora                                                                    60 €

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

- Gizarte laguntzen onuradunak Salbuetsita

- Familia ugariak                                                                      30 €

- Kategoria bereziko familia ugariak                                           20 €

Herrian erroldatuta ez daudenek 60 €-ko kuota ordaindu beharko dute, diru-sarrerak gora behera.

Azken tartean izan ezik, gainontzekoetan beharrezkoa izango da familia unitateko kide guztien 2014ko errenta aitorpena, Lanbidek luzatutako gizarte laguntzen ziurtagiria edo/ta familia ugariaren titulua eranstea.

* Diru-sarreren kalkulua egin ostean, eskutitza bidaliko da behinbetiko izen-ematea egiteko ordaindu beharreko kopurua zein den adieraziz.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Izen emate orria, osasun txartelaren fotokopia eta familia unitateko kide guztien 2014ko Errenta Aitorpena, diru-sarrerak 1.154,70 €-tik beherakoak badira. Hobariez baliatzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzen duten agiriak (gizarte laguntzen ziurtagiria edo/ta familia ugariaren titulua).

Guraso bilera

Ekainak 30, 18:30etan Antzokian

Informazio gehiago

Udaletxean eta www.soraluze.eus

euskara@pilpilean.com, 943751304, eta www.plaentxia.eus

Erlazionatuak