"Domekak Aterpian" ekimenari agurra sukaldean murgilduta!

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea 2015ko mar. 13a, 00:31

Sukalde tailer goxo batekin agurtuko dugu ikasturte honetako "Domekak Aterpian" ekimena. Gustora eta gogotsu aritu gara eta hala amaitzeko proposamena da honakoa!

Domekak aterpian Martxoak 15

 

Igandean emango diogu amaiera "Domekak Aterpian" ekimenari. Sukaldaritza tailerraz gozatzeko aukera izango dugu bertan. Guztion artean, sormena landuz jaki goxoak prestatuko ditugu. Eta ondoren, elkarrekin jan eta gozatuz ospatuko dugu.

 

Pozik gaude, ekimenak jarraitu duen ibilbidearekin. Denetarik, elkarrekin, sormen txiribueltan eta harremanak landuz aritu gara azarotik martxora bitarte.

 

Neguari agurra ematearekin batera, udaberriari ongi etorria egingo diogu. Eta Kukumixorekin batera kalean eta beste hainbat lekutan jolasean jarraitzeko proposamena luzatzen dizuegu. 

 

Beraz, laster aste lagunak! Eta segi dezagun, Txorro-morro-piko-taio-ke!