Kukumixoko asanblada irekixa, martxoaren 13an!

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea 2015ko mar. 6a, 18:08

Martxoaren 13an 18.30ean Gaztetxokoan izango da Kukumixoko Asanblada Irekixa. Kukumixo zer den kontatzeko, proposamenak elkarbanatzeko, hausnartzeko, elkarrekin amesteko, gure artera batzeko... Zure zain gare, bazatoz?

Elkarrekin harritu eta jolasteko, euskaraz bizitzeko, pertsona bezala hazteko, gozatzeko, hausnarketarako, jolasaren bueltan gure buruak hezteko, Soraluze eraldatu eta lagunekin munduari buelta emanez berrikasteko. Hori ere bada Kukumixo!

 

Lagun talde haundi bat gara, baina ez hori bakarrik. Aisialdi hezitzaileari eskutik helduta, jolasean ingurua eraldatzeko prest gaude. Baina bide horretan zuen proposamenak entzun, elkarrekin amestu eta zu ere gure artera batzea zoragarria litzake. 

 

Martxoaren 13an 18:30etan Kukumixoko asanblada irekia egingo dugu GazteTxokoan, eta bertara gonbidatu nahi zaitugu.

 

17 urte edo gehiago badituzu eta aisialdi hezitzailean sakontzeko gogoz bazaude; zatoz gurekin mundua kolorez janztera! Haur eta gaztetxoen bueltan, gazte topagune itzela baita Kukumixo.

 

Mundua irribarrez koloreztatzeko prest bazaude, zatoz gurekin!