plaentxia.eus

Juventud Gonzaga, Centro, Gaztetxea, ETA ORAIN ZER?

Erabiltzailearen aurpegia
Badator prozesu parte hartzailea!!! Herritar guztiei irekia! 1- UFALA DATOR 2- URAKAPIÑAK BATZEN 3- SUTAN EPELTZEN Zure parte hartzea oso garrantzitsua da! Eraiki dezagun proiektu berria!

Uda garaian kaleratu genuen testuan azaldu bezala, gaztetxia kudeatzen ari zan azken asanblada desegin ostian taldetxo bat elkartzen hasi ginan gaztetxeko etorkizunaz arduratuta. Gure helburua gune honentzat proiektu berri bat sortzera bideratuta egongo den prozesu bat diseinatu eta abiatzia izan da. Horrela bada, hainbat hilabetetan elkartzen egon ostian, azkenian esan dezakegu prozesua abian jartzera goazela.

 

Prozesuak 3 urrats izango dittuela aurreikusi dogu.

 

·        UFALA DATOR. 1. urratsa aurrera eramateko, otsaila eta martxoan zehar, talde zein norbanakoekin egon nahi dogu, nolako gunea nahiko luketen jakiteko, eta espazio honi zein erabilpen emango lioketen galdetzeko.

·      URAKAPIÑAK BATZEN. 2. urratsean, aurreko fasean jasotako iritziekin osatutako txoztena elkarbanatuko dugu. Ondoren, gunearen ezaugarriak definitzen hasiko ginake.

·      SUTAN EPELTZEN. 3. urratsean, berriro ere aurreko faseko informazioa elkarbanatu eta praktikara begira proiektua martxan jartzeko beharrezko kontuak zehaztea litzake helburua.

Elkar ikusiko dugulakoan eta zuen parte hartzea aurrez eskertuz agurtzen gara,

 

 

Gaztetxian etorkizunaz hausnartzeko beharra sentitu dogun gazte talde bat”

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa