plaentxia.eus

Gaztetxiaren berri

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Soraluzeko Gaztetxian egoera zein dan azaltzen da jarraian.

Kaixo lagun,

Gaztetxiaren inguruko barrixekin gatoz orainguan. Konturatuko zinatenez, azken aldixan, Gaztetxeko atiak itxita dare, eta gure asmua da horren inguruko azalpen batzuk emotia.

Berrekiten-berriketan prozesuaren ostian, gazte asanblada barri bat sortu zan arren, arrazoi asko tarteko, talde honek ikasturte honetan agortu dau bere ibilbidia. Beraz, ez dago Gaztetxia kudeatuko daben talderik, eguneroko jarduna eten egin da eta kolokan geratu da orain arteko gaztetxe eredua.

Egoera honen aurrean, kezka daukagun talde bat batzen hasi gara. Gure helburua, epe labur-ertainera (irailetik aurrera), gaztetxiaren helburu eta gestioaren inguruan hausnartu, erabakixak hartu eta proiektu berri bat martxan jarriko daben prozesu bat abiatzia da. Talde hau, zabalik dago prozesuaren diseinuan parte hartu nahi daben edozeinentzat. Prozesuan zehar, parte hartzeko espazioak sortuko dira guztion ekarpenak jaso ahal izateko.

Bitartean, Gaztetxiaren gestioa gure gain hartzea erabaki dugu, nolabait, “minimoak” betetzeko. Izan ere, gure helburu nagusia egoera hau iraultzea da, eta bide horretan indarra egiteko, ez dugu bideragarri ikusten orain arteko asanbladen martxa. Hori dela eta, lokala erabiltzeko irizpide batzuk adostu ditugu, nahi dabenarentzat eskuragarri darenak.

Lan-talde hasi barrixa garanez -nahiz eta azken urtiotan bakoitzak geure ibilbidia egin daben Gaztetxian-, bileren dinamika zehazteke daukagu. Hortaz, edozertarako, idatzi lasai ondorengo helbidera: zubixanzer@gmail.com

Izango dozue gure barri. Besarkada bat.

Zubixan zer

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa