Soraluzeko etxebizitzaren errealitatearen ezjakintasunaren adierazle garbia

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze 2025eko azaroaren 12a

Soraluzeko EAJ/PNV udal taldeak, Unai Larreategi alkateari eskatu dio pintada egin duten egileekin harremanetan jartzeko, ezabatu dezaten eskatzeko.

Aurreko astean, Soraluzeko irteerako GI 627 sahiesbideko horman azaldu zen: ETXEBIZITZA NEGOZIOA ETEN! aldarrikatzen zuen pintada. Egilea; Langile Abertzaleen Batzordea (LAB).

Hau horrela; atzo izan genuen udaletxeko batzordean Soraluzeko EAJ/PNV udal taldeak, Unai Larreategi alkateari eskatu zion pintadaren egileekin harremanetan jartzeko eta berau ezabatzeko eskaera luzatzeko. Baimenik gabe egindako pintada da, herriko etxebizitzaren errealitatearen ezjakintasunaren adierazle garbia eta azkenik udal ordezkariok sustatzen eta bultzatzen gabiltzan herriaren txukuntasunaren aldeko kanpainarekin talka egiten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.