Bergarako gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen %87 ez zen atzerritarra izan iaz

Erabiltzailearen aurpegia

Bergarako gizarte zerbitzuen 2018ko memoria aurkezteko agerraldian nabarmendu dute, besteak beste, zerbitzuon erabiltzaileen %13 dela Espainiatik kanpokoa. "Etorkinak gizarte zerbitzuez aprobetxatzen direla dioten esamesak gezurtatzen dituzte datuok", dio teknikari-buru Xabier Legorburuk. Bestalde, 35 erabiltzaile artatuko dituen Ernai kaleko eguneko zentroa irekitzeko data zehatzik ez dago oraindik: "Obra amaituta eta Diputazioaren ikuskaritza eginda dago, eta orain jabetza kontuekin ari dira; amaitzean, Diputazioak zerbitzua adjudikatuko du".

Osorik irakurri