Jaietako gaueko autobus-zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia

Udalak hala eskatuta, gaueko autobus-zerbitzua handituko du Lurraldebus-ek herriko jaiak direla-eta; asteazken, ostiral eta larunbatean gaueko zerbitzua egongo da.

Santiago eta Santa Ana jaietan gaueko autobus-zerbitzua indartuko du Lurraldebus-ek, Soraluzeko Udalak egin dion eskaera aintzakotzat hartuta.

Uztailaren 24, 26 eta 27an, asteazkena, ostirala eta larunbata, gaueko zerbitzua eskainiko du Lurraldebusek Eibar eta Bergara artean.

Autobusaren geltokia Estaziño kalean kokatuko da, noranzko bietan; bai Eibarrera joateko, bai Bergarara joateko.

 

Ordutegia

 

HEMEN kontsulta daiteke "Gautxoriaren" ordutegia.