Euskararen eguneko argazkiak (2/3): ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia E. Unamuno 2016ko abe. 5a, 17:30

Fernan Oregi eta Maite Garmendiaren argazkietan jaso dugu zapatuko ospakizuna. Eskerrik asko antolaketan lagundu edo egunean zehar parte hartu zenuten erakunde, talde eta herritar guztioi. Soraluze euskaldunago egiteko gogoak batzen gaitu.

Etorri nahi eta ezin izan zenutenoi berriz, laster arte; aurrera ere jarraituko dugu euskararen saltsan, eta beti bezala denok zaudete gonbidatuta.