#Hitzezekiteko ekimena gaur, herritarren testigantzak jasotzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Izen-ematea lehen edizioan (2018).
Gaur, Soraluzeko Euskaraldiaren Batzordeak herritarren testigantzak jasotzeko taula jarriko du Kalebarrenen, 18:30ean. Udazkenean egingo den Euskaraldiari begira motorrak berotzen hasteko ekimena izango da.

Euskaraldiaren 3. edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da eta motorrak berotzen hasteko helburuz, Euskaraldiaren Batzordeak"#Hitzezekiteko" ekimena antolatu du gaurko.

Ekimenaren helburua da Euskaraldiari esker, aurreko bi edizioetan, soraluzetarrek izandako lorpenak gizarteratzea eta horretarako batu nahi dituzte lorpen zehatzak: adibide eredugarriak, bizipenak, norbanakoenak zein kolektiboak.

"Zer lortu duzu Euskaraldiari esker?" galderari erantzutera gonbidatuko dituzte herritarrak, eta erantzunak Kalebarrenean jarriko duten taula handi batean itsatsiko dituzte. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da Kalebarrenen bertan.