Proposamena #6: Eroan dezagun euskarazko zinea gure egongelara!

Erabiltzailearen aurpegia

Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.

 Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.

Gaur, eguaztena, 'Elkano: lehen mundu bira' eta 'Gartxot' filmak ikusteko aukera izango da Euskal Herriko telebistetan, 16:00etan (ETB3n eta Plaentxia.eus-en) eta 21:00etan (ETB3n) hurrenez hurren.