Proposamena #4: Eskerron mezuak zaintzen gaituztenei

Erabiltzailearen aurpegia

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.

Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen! Nahiago baduzu, bidal dezakezu argazkia Soraluzeko Euskaraldiaren helbidera: soraluze@euskaraldia.eus