#EtxealditikEuskaraldira ekimenari ikusgarritasuna emateko, etxeko leiho edo balkoian koloretako puntu bat jartzeko deia zabaldu dute. Puntua izan daiteke kartulinazkoa, errotulki eta margoekin egina, oihal zatia... nahi den modukoa.
Horrekin batera, Whatsappeko profil irudian azpiko irudia jartzeko gonbitea ere egin dute.
Ekimenetik bidali dituzten proposamenakk aurkituko dituzu Soraluzeko Etxealditik Euskaraldira kanalean.