Proposamena #3: Eroan dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara

Erabiltzailearen aurpegia

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!  Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!

Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen! Nahiago baduzu, bidal dezakezu argazkia Soraluzeko Euskaraldiaren helbidera: soraluze@euskaraldia.eus