Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei eta bildu euskarara! Lagunekin egiten ditugun “sareko bilkura” horiek euskaraz egin ditzagun.
Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen! Nahiago baduzu, bidal dezakezu argazkia Soraluzeko Euskaraldiaren helbidera: soraluze@euskaraldia.eus.