Proposamena #1: Jolastu

Erabiltzailearen aurpegia

Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!
 

Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen! Nahiago baduzu, bidal dezakezu argazkia Soraluzeko Euskaraldiaren helbidera: soraluze@euskaraldia.eus