Lambretta hotsek bete dute asteburua

Eibarko Lambretta Klubaren eskutik asteburuan egin den XIII. Lambretta Kontzentrazioaren harira 50 bat motor ezberdin ikusteko aukera izan zen Untzagan zapatu goizean, eguerdian herrian zehar kalejira egin eta San Kristobal auzora igo aurretik. Argazki-bilduma gure mediatekan ikus dezakezue.

Lambretta hotsek bete dute asteburua bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Agur San Kristobalgo jaiei

Barixakuko txupinazoarekin hasi eta domekara bitartean ederto ospatu dituzte jaiak San Kristobal auzoan. Jaietako lehen gauean heavy metal musika izan zen protagonista Iron What eta exKISSitos taldeen kontzertuei esker. Zapatu bete-betea agurtzeko Elsa Baeza eta Drindots taldearen emanaldiak izan zituzten eta atzo, berriz, Marmitako Txapelketarekin batera umeendako jarduerek eta DJ...

Agur San Kristobalgo jaiei bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Miren Amurizak bertsotan agurtu du aurtengo Ikusentzunezkoen Astea

Miren Amurizaren bertsoekin agurtu zuten Arrate Kultur Elkartearen Ikusentzunezkoen Astea bart. Martitzenetik barixakura bitartean gauero eskaini dute diaporama emanaldia, ohikoa den moduan San Andres elizako klaustroan. Aurtengo egitarauaren barruan Pello Osororen, Biharrian elkartearen, Jose Luis Irigoienen eta Miren Amurizaren lanak ikusteko aukera izan da eta, horrekin batera, Irigoienek diaporamak nola...

Miren Amurizak bertsotan agurtu du aurtengo Ikusentzunezkoen Astea bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Lambretta motorren kontzentrazioa

Lambretta Eibar XIII. Kontzentrazioa antolatu dute biharko Eibar Lambretta Klubekoek. Goizeko 09:00etatik 11:30era partehartzaileen aurkezpena eta Lambretta motorren erakusketa egingo dituzte Untzagan. Ondoren, 11:45ak aldera kalejira egingo dute herrian zehar eta, jarraian, 12:30ean San Kristobal auzora igoko dira. Antolatutako egitarauak gauera arte iraungo du: Mutrikun, Galdonako kanping-ean bazkaldu eta oroigarriak...

Lambretta motorren kontzentrazioa bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Mikel Miguelena (Eibarko Klub Deportiboko atleta): “Podiumera igotzea esperientzia ikaragarria izan da”

Maiatzaren amaieran Donostian izandako Gipuzkoako Txapelketa Absolutoan hirugarren postua lortu zuen Mikel Miguelena atletak 400×4 erreleboko frogan. Berarekin batera Julen Teran, Tomas Vouilloz eta Ander Gisasola egon ziren. Mikel 24 urteko irundarra da, baina 3 urte daramatza ATZEGIk Eibarren, Arragueta kalean daukan etxebizitza tutelatuan bizitzen. GUREAK enpresan egiten du lan...

Mikel Miguelena (Eibarko Klub Deportiboko atleta): “Podiumera igotzea esperientzia ikaragarria izan da” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Rock’n rolla, hondartza, etabar” (Iñaki Zubillaga)

Festibalen garaia da. Asteburu honetan Resurrection Fest eta BBK Live, Viveiron eta Bilbon; hurrengo astean Rock Fest Bartzelonan eta FIB Benicassim-en. Nire aukera: Galiza orain eta FIB Castellonen datorren astean. Kontuan hartu bi leku horietan kostaldea dagoela goizean haizea hartzeko, eta bietan kriston kartela. Metala alde batetik: Iron Maiden, Volbeat,...

“Rock’n rolla, hondartza, etabar” (Iñaki Zubillaga) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Adolfo Jainaga, soinujolea: ”Gaur egungo figurak herrietako ikasleak dira“

Ekaineko lehen domekan Mallabian egin zuten Nekazaritza eta Artisautza azokaren aitzakiarekin, 25 urtean trikitixa irakaslea den Adolfo Jainagari omenaldia egin zioten. Mende laurdena bete du soinua irakasten eta, Eibarren ez ezik, Markinan, Elgetan, Eskoriatzan, Legution eta Mallabian ere ematen ditu klaseak. Eta, horrez gain, 30 urtez dihardu plazetan jotzen eta...

Adolfo Jainaga, soinujolea: ”Gaur egungo figurak herrietako ikasleak dira“ bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Izena eta izana” (Lorea Arakistain)

Nazio-markaz eta markagintzaz berba egiteko elkartu ginen duela hamar egun Iruñeko Kondestable Jauregian, UEUko udako programazioaren baitan. Elkartu baginen, elkartu ginen! Eta, elkartu ginenon harridurarako, zenbat elkartu ginen! Euskaldunak ez gaude munduko mapa politikoetan. Hori hala da. Eta, gure burua izendatzerako orduan ere ez gaude ados. Bi premisa horiek izan...

“Izena eta izana” (Lorea Arakistain) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Miren Amuriza (bertsolaria): “Gure eguneroko jarrerarekin ere lagundu genezake”

Gaur Miren Amurizaren “Kapulana bat zintzilik” ikuskizunarekin amaituko da Arrate Kultur Elkarteak antolatzen duen Ikus-entzunezkoen Astea. San Andres elizaren klaustroan izango da, 22:30ean. Hainbat arte konbinatuz, bertsolariak iazko urtean Mozanbiken izandako esperientzian oinarritutako ikuskizuna eskainiko du. Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeak bere 15. urteurrenean publikoarengana hurbiltzeko Bertsozale Elkartera jo zuen eta...

Miren Amuriza (bertsolaria): “Gure eguneroko jarrerarekin ere lagundu genezake” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Komunikazio kanal berria Udal Liburutegian: WhatsApp-a (Eva Alberdi)

Liburutegiak etengabe aztertzen ari da bertara hurbiltzen diren pertsonentzako zerbitzuen eskaintza era; hori dela eta, herritarren artean ia guztiz ezarrita dagoen tresna teknologiko bat erabiltzea erabaki du: WhatsApp-a. Mailegu zerbitzuak telefono dei kopuru handia sortzen du egunero gure erabiltzaileei hainbat abisu emateko: erreserban eskatutako dokumentuak erabilgarri dituztela; erosteko eskatutako dokumentuak...

Komunikazio kanal berria Udal Liburutegian: WhatsApp-a (Eva Alberdi) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

JABETZE ESKOLAKO UDAZKEN-IKASTARO BERRIAK!

Jabetze Eskolako ikastaro berrietan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Hemen duzue eskainitako ikastaroak: http://andretxea.kzcomunidades.net/…/2016koudaz…/5/214.shtml Zuen gustokoa izatea espero dugu! Anima zaitezte apuntatzera eta, mesedez, zabaldu informazioa zuen ezagunen artean. Andretxeako paneletan ere informazioa jaso dezakezue edota deitzen, 943 70 08 28, idazten (andretxea@gmail.com) edo Andretxeara etortzen (Zezenbide 9 baxua).

JABETZE ESKOLAKO UDAZKEN-IKASTARO BERRIAK! bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Sankristobalgo jaietarako motorrak berotzen!!!

40 urtetik beherakoek, ziurrenik, sekula ez duzue Elsa Baeza izena entzun. Hortik gorakoeei, berriz, ezaguna egingo zaizue, batez ere 70. hamarkadan “ El Cristo de Palacagüina“  edo “El Credo” abesten zuen kubatarra dela gogoratzen badizuegu.  Elsa Baezak zapatuan emango duen kontzertuarekin, 60-70 hamarkadetan musika munduan gorenean ibilitako artistak ekartzeko ildoari...

Sankristobalgo jaietarako motorrak berotzen!!! bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Eibarko Bizikleta plaza konpontzen hasi dira

Aste honetan hasi dituzte Eibarko Bizikleta plaza konpontzeko lanak, udalak obra Viconsa enpresakoei 283.400 eurotan (BEZ barne) esleitu eta gero. Asmua parkea goitik behera barriztatzea da eta, besteak beste, zorua inpermeabilizatu eta konponduko dute. Horrekin batera, banku eta paperontzi berriak jarriko dituzte eta, baloiarekin jokatzen dutenean pelota Toribio Etxebarria kalera...

Eibarko Bizikleta plaza konpontzen hasi dira bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Terrazen ordenantzaren aldaketei alegazioak aurkezteko epea zabalik dago

Udalbatzak behin-behineko onespena eman dio mahai, aulki eta bestelakoak bide publikoan nola eta noiz erabili arautzen duen udal ordenantzan (terrazen ordenantzan) hainbat aldaketa egiteari. Ekainaren 21ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten araudiari egingo dizkioten aldaketak, herritarrek horien berri izateko eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkezteko aukera izateko. Horretarako epea uztailaren...

Terrazen ordenantzaren aldaketei alegazioak aurkezteko epea zabalik dago bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Uztailaren 11an zabalduko da “Harixa Emoten” irakurketa-taldean izena emateko epea

Anjel Lertxundi, Asier Serrano, Joxemari Iturralde, Alaine Agirre, Arrate Egaña eta Pello Lizarralde idazleak izango dira, besteak beste, urritik aurrera Eibarko udal liburutegiak antolatzen duen  euskarazko “Harixa Emoten” irakurketa-taldean. Eibarko Udal Liburutegiak uztailaren 11an zabalduko du “Harixa Emoten” irakuketa-taldean izena emateko epea eta irailaren 7ara arte izango dute horretarako aukera...

Uztailaren 11an zabalduko da “Harixa Emoten” irakurketa-taldean izena emateko epea bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Asylum: Arrate Berasaluze (CARE), Ane Ojanguren eta Manu Ledoren bizipenak

Gaur 19:15ean, Asylum proiektuaren barruan, Portaleko Areto Nagusian, Josu Peña argazkilaria, Arrate Berasaluze Chiosetik etorri berri den CAREko kidea eta Ane Ojanguren eta Manu Ledo martxoan Lesbosen bolondres aritu izan zirenekin solasaldia izango da. Josu Peñak bisita gidatua eskainiko du, argazki guztiak une eta bizipenez beterik daudelako. Azken aldian hedabideetan...

Asylum: Arrate Berasaluze (CARE), Ane Ojanguren eta Manu Ledoren bizipenak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Uztailaren 22ra arte dago zabalik Eibarko Udal Euskaltegiko irakasleen lan-poltsan izena emateko epea

Udal Euskaltegiko lan-poltsa horren lehiaketan sartzeko eskaerak uztailaren 22ra arte egin daitezke Pegorako bulegoan. Lan-poltsan sartzeko ez da azterketarik egin behar. Merituen balorazioa egingo da. Hautagaiek diplomatura, lizentzia, gradua edo horien baliokidea eduki behar dute eta IVAPeko 4. HE, derrigorrezkoa. Edozelan ere, HABEk Euskaltegietako irakasleak homologatzeko egin zituen probak gainditu...

Uztailaren 22ra arte dago zabalik Eibarko Udal Euskaltegiko irakasleen lan-poltsan izena emateko epea bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gaur banatu dituzte argazki rallyko sariak Klub Deportiboan

Gaur banatu dizkiete sariak Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik maiatzeko azken asteburuan jokatu zen argazki rallyko irabazleei. Koloretan, lehen saria Igor Froilan Aranzamendik jaso du, bigarrena Imanol Manterola Odriozolak eta hirugarrena Patxi Irazabal Campok. Horrez gain, Eibarko onena Zigor Astigarraga Pinedo aukeratu dute. Zuribeltzean, berriz, lehen saria Jose Luis Irigoienek...

Gaur banatu dituzte argazki rallyko sariak Klub Deportiboan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Asier Serranoren “Linbotarrak” argitara eman dute

Kalean da Xabier Lete III. Poesia Saria irabazi zuen “Linbotarrak”, Asier Serranoren liburua. Pamiela etxeak eman du argitara idazle eibartarraren seigarren poesia liburua dena. Aurten “Ate osteko itzalak” lanarekin beste sari handi bat, Irun Hiria eskuratu duen Serranok bi lan hauen aurretik “Desterratuen piztiarioa” liburua eman zuen argitara, 2011. urtean.

Asier Serranoren “Linbotarrak” argitara eman dute bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Pello Osororen emanaldiarekin hasiko da gaur Ikusentzunezkoen Astea

Gaur ekingo diote Arrate Kultur Elkartearen Ikusentzunezkoen Asteari, Pello Osoro eibartarraren bideoen emanaldiarekin. Gaueko 22:30etik aurrera San Andres elizako klaustroan proiektatuko dituzten lanetan Osororen bi zaletasun nagusiak, kirola eta natura uztartzen dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, “lanok 2012. eta 2015. urteen artean sortutakoak dira eta horietako batzuen errealizazioan etxekoen laguntza izan...

Pello Osororen emanaldiarekin hasiko da gaur Ikusentzunezkoen Astea bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.