Benito Lertxundik kontzertua emango du maiatzaren 6an Coliseoan

Datorren asteko barixakuan (maiatzak 6an) Benito Lertxundi Coliseoan izango da, 20:30etik aurrera kontzertua ematen (18 euro). Orioko kantariak, 50 urteko ibilbidea ospatzeko, Euskal Herrian zehar kontzertuak emateari ekin zion “Oroimenaren Oraina” izeneko diskoa ardatz zuen biran eta oraindik ere zuzenekoetan murgildurik jarraitzen du. Bere betiko estiloari jarraituta, emanaldian oraindik argia...

Benito Lertxundik kontzertua emango du maiatzaren 6an Coliseoan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Pirata Garrapata” bihar umeen liburutegian

Patata Tropikala taldearen eskutik “Pirata Garrapataren abenturak” izenburuko kontakizuna hartuko du umeen liburutegiak bihar, 18:00etatik aurrera. Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan eskainiko duten saioa 3 urtetik gorako umeentzat pentsatutakoa da, magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen ditu eta, betiko moduan, sarrera librea izango da. Lan honek kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egiten...

“Pirata Garrapata” bihar umeen liburutegian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jasone Osoro: “Askeago sentitzen naiz `12etan bermuta´ idatzi eta gero”

Jasone Osoro izango da Harixa Emoten literatur tertuliak ikasturte honetan hartuko duen azken idazlea. Hitzordua maiatzaren 3an izango da, Portalean, eta bertan kazetari eta idazle elgoibartarraren 12etan bermuta azken   eleberriaren gainean egingo dute berba, Antxon Narbaizaren gidaritzapean. Aurretik “Tentazioak”eta“Korapiloak” ipuin liburuak eta “Greta” eleberria idatzi ditu, besteak beste, eta...

Jasone Osoro: “Askeago sentitzen naiz `12etan bermuta´ idatzi eta gero” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Kanpoan hustutzea ez da antisorgailua” (Arantza Alvarez)

Hori baieztatzen da preserbatibo marka baten azken publizitate kanpainan. Argi dago, baina sexua praktikatzerakoan ez dago espero bezain barneratuta. Pertsona batzuk onartzen dute kondoia ez erabiltzeak ekar dezakeen arriskua, baina, hala eta guzti, ez dute kondoia erabiltzen eta “atzerako martxa edo kanpoan hustea” erabiltzen dute. Edo kondoia bakarrik koitoaren amaieran...

“Kanpoan hustutzea ez da antisorgailua” (Arantza Alvarez) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Alergiak (Iokin Elortza)

Udaberria heldu da eta berarekin batera alergia kasuen gorakada.  Horrela, ohikoak bihurtzen zaizkigu, sasoi honetan, alergiekin lotura duten kontsultak. Baina zer dira alergiak? Ondo dakigu zer diren? Askotan sintomak beste patologia batzuekin nahasten ditugu, batez ere katarroekin, eta honek nahasmena sortzen du. Ondo ulertzeko: alergia bat, gure sistema inmunitarioaren ez-ohiko...

Alergiak (Iokin Elortza) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Asier Serrano (idazlea): ”Arnas luzeko idazketarako entrenamendua dira olerkiak”

Hilaren erdialdera jakin genuen Xabier Lete III. poesia saria Asier Serrano eibartarrak jasoko zuela, “Linbotarrak” lanagatik. Olerkiak idatzita denbora gutxitan irabazi duen bigarren saria da, berriki Irun Hiria poesia lehiaketan “Ate osteko itzalak” lanarekin saria jaso zuen eta. Horren aitzakiarekin Iturburun irakasle dabilen Serranori  elkarrizketa egin diogu, klaseen arteko atsedenaldia...

Asier Serrano (idazlea): ”Arnas luzeko idazketarako entrenamendua dira olerkiak” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Asola Berrin izango da Hiru Txirloko laugarren tirada, zapatuan

Hiru Txirloko laugarren tirada bihar zapatuan izango da, 17:00etan Eibarko Asola Berrin. Aurreko asteburukoa jokatutakoan, hau izan zen sailkapena: 1. ANDRES CALERO (GARMENDIPE) 9 2. MIKEL URKIA (ASOLA BERRI) 9 3. BITTOR ASTIGARRAGA (ASOLA BERRI) 9 4. AGUSTIN GARCIA 9 5. JOSEBA LAZKANO 9 6. JUAN TXURRUKA 9 Sailkapen orokorrean,...

Asola Berrin izango da Hiru Txirloko laugarren tirada, zapatuan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Argazkilaritza Maiatzean aurkeztu dute Klub Deportiboan

Gaur arratsaldean aurkeztu dute Klub Deportiboan Argazkilaritza Maiatzean Deporreko argazki taldekoek, Iñaki Osoro Klubeko presidentearen, Patxi Lejardi kultura zinegotziaren eta Agustin Sagasti, Koldo Badillo eta Jose Manuel Lucena argazkilarien parte-hartzea izan duen ekitaldian. 2003an abiatutako Argazkilaritza Maiatzean hilabete osorako programazioak 14. edizioa beteko du aurten.  Argazki munduaz gozatzeko aukera eskaintzen...

Argazkilaritza Maiatzean aurkeztu dute Klub Deportiboan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ibon Muñoaren azken liburua argitaratzeko auzolana

Ibon Muñoaren hirugarren liburua, “Bidean gaude, aurrera goaz joan zirenekin” argitaratzeko eta gastuak murrizteko auzolanean arituko dira Irrintzi inprentakoekin. Horretarako jendearen laguntza beharko dutenez, animatzen direnei maiatzaren 7an Arrate Kultur Elkartera joateko dei egin nahi diete, goizeko 10:00etatik aurrera. Liburuaren aurkezpena, berriz, maiatzaren 18an, Ibonen urtebetetze egunean egingo dute, Beleko...

Ibon Muñoaren azken liburua argitaratzeko auzolana bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Lagunen arteko harremanak nerabezaroan” hitzadia gaur Portalean Gurasoak Martxan programaren barruan

‘Gurasoak Martxan’ Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak sustatutako programa bat da, seme-alabekin sortzen zaizkien egoerei aurre egiteko behar duten informazioa gurasoen esku jartzeko. Aurreko hilabeteetan antolatutako hitzaldiek izandako harrera bikaina ikusita, beste bi saio antolatu dira; horietako bat gaur, apirilak 28, izango da Portalean, 18:00etan. Hitzaldiaren goiburua ‘Lagunen arteko harremanak nerabezaroan’...

“Lagunen arteko harremanak nerabezaroan” hitzadia gaur Portalean Gurasoak Martxan programaren barruan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Oporrak afariketan 2016”, iritsi da udako planak egiteko garaia

Iritsi da udako planak egiteko garaia, hona hemen urtero bezala, Eibarko Udalak eta Astixak prestatu duten eskaintza. Lagun berriak egin, jolastu, hondartzara eta mendira txangoak.. .eta hainbat ekintza antolatu ditugu zuen seme-alabek egun ahaztezinak igaro ditzaten! Norentzat? L.H.-ko 1.mailatik 6.maila arteko umeentzat Noiz? 1. Txanda: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra 2....

“Oporrak afariketan 2016”, iritsi da udako planak egiteko garaia bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Udan jolasean 2016 (2010ean jaiotakoentzat udaleku irekiak)

2010ean jaiotakoentzat aukera ezin hobea eskaintzen dugu Eibarren lagunekin, euskaraz hitz eginez ondo pasatzeko. Taldeka, hezitzaileekin batera elkar ezagutzeko jolasak, ipuin harrigarriak, igerilekuetara txangoak, eskulanak, kanpo jolasak, jaialdiak eta beste hamaika jarduera gehiago prestatu ditugu, udarari hasiera on bat emateko! Animatu! Noiz: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra (astelehenetik ostiralera), goizeko 10:00etatik 13:00etara,...

Udan jolasean 2016 (2010ean jaiotakoentzat udaleku irekiak) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Bularreko minbiziaren prebentzioari” buruzko hitzaldia

“Bularreko minbiziaren prebentzioari” buruzko hitzaldi interesgarria izango dugu Eibarren. Eguna: maiatzak 12, osteguna Tokia: Portaleako Areto Nagusian Ordua: 18:00etan Hizlaria: Arrate Plazaola medikua Katxalin, Bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako gipuzkoako emakumeen elkartearen laguntzarekin.

“Bularreko minbiziaren prebentzioari” buruzko hitzaldia bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bihar goizean hezkuntzaren aldeko aldarrikapena egingo dute Untzagan

Bihar (apirilak 28), Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Asteko ekitaldi nagusia egingo dute Untzaga plazan,  11.30ean hasita. Bertan Aldatze ikastetxeko eta Garaguneko ikasle eta irakasleak  eta antolaketa lanetan ibili diren GKE-ak egongo dira. Ekitaldia jokoekin eta “Hezkuntza azoka”ko jolas-dinamikekin hasiko da. Ondoren manifestua irakurriko dute eta, amaitzeko, Gatibu taldearen Euritan Dantzan...

Bihar goizean hezkuntzaren aldeko aldarrikapena egingo dute Untzagan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ipurterre ipuin eta gutun lehiaketak baditu irabazleak

Ipurterre Ipuin eta Gutun lehiaketako 22. edizioa izan da aurtengo eta ehundaka ipuin eta gutun jaso ditugu aurten ere. Epaimahai osatu duten 21 lagunek ez dute lan makal izan horrenbeste ipuin eta gutunen artean irabazleak hauatzen. Ondorengoak izan dira aurtengo irabazleak: MAILA IRABAZLEA IKASTETXEA LH 1-2 ZOIHARTZE ELIZEGI J. M....

Ipurterre ipuin eta gutun lehiaketak baditu irabazleak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ipurterre ipuin eta gutun lehiaketak baditu irabazleak

Ipurterre Ipuin eta Gutun lehiaketako 22. edizioa izan da aurtengo eta ehundaka ipuin eta gutun jaso ditugu aurten ere. Epaimahai osatu duten 21 lagunek ez dute lan makal izan horrenbeste ipuin eta gutunen artean irabazleak hauatzen. Ondorengoak izan dira aurtengo irabazleak: MAILA IRABAZLEA IKASTETXEA LH 1-2 ZOIHARTZE ELIZEGI J. M....

Ipurterre ipuin eta gutun lehiaketak baditu irabazleak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jon Iraolak ordezkatuko du Eneko Andueza zinegotzi karguan

Jon Iraolak beteko du Eneko Anduezaren tokia udalean, alderdi sozialistako zinegotzi karguan, atzoko udalbatzean kargua hartu eta gero. Martxoan dimisioa aurkeztu zuen Anduezaren tokia hartu duen zinegotziak 40 urte dauzka, elikagaien arloko zuzendaritzan aditua da eta Eroski Taldearentzat egiten du lan. Zinegotzi kargua hartzearekin batera, dimisioa aurkeztu arte Anduezak zeuzkan...

Jon Iraolak ordezkatuko du Eneko Andueza zinegotzi karguan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Mendi-Tour film jaialdiko onena gaur eta eguenean Coliseo Antzokian

Gaur (apirilak 26) eta eguenean, apirilak 28, Mendi-Tour Bilboko mendi film-jaialdiko onena ekarriko digute Coliseora Klub Deportiboko mendi taldekoek. Gaur iluntzean, 20:30ean, 9 minutu irauten duen “55 hours in Mexico” (euskeraz eta gazteleraz azpititulatuta), 37 minutuko “Urzulo” Bilboko jaialdiko euskerazko film onena eta 73 minutuko “Jurek” (euskeraz eta gazteleraz azpititulatuta)...

Mendi-Tour film jaialdiko onena gaur eta eguenean Coliseo Antzokian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Elikadura burujabetza” goiburuko hitzaldia gaur Portalean

Aste honetan, gaur (apirilak 26) eta bihar (apirilak 27) izango diren bi hitzaldiek borobilduko dute AlternatEibar taldeak antolatutako hitzaldi sorta.  Gaurkoan, “Elikadura burujabetza” izenburukoan hain zuzen ere, Urduñako toki elikadura sistemak, eskoletako jangeletan martxan jarritako Ekolapiko ekimena eta Larrabetzuko guraso elkartearen esperientzia azalduko dituzte.  Gurasoendako bereziki interesgarria dela uste dutenez,...

“Elikadura burujabetza” goiburuko hitzaldia gaur Portalean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Zapatuko bertso afariarekin hasiko dira Santa Kurutz jaiak

Maiatzak 3a Santa Kurutz eguna dela eta, horren inguruko jaiak ospatzeko egitaraua prestatu dute auzokoek eta udalak. Programari asteburu honetan ekingo diote: zapatuan, apirilak 30ean bertso afaria egingo da Ixua jatetxean, 21:00etatik aurrera, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Txartelak Ixuan eros daitezke, 28 eurotan. Santa Kurutz egunean, berriz, 17:30etako...

Zapatuko bertso afariarekin hasiko dira Santa Kurutz jaiak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.