Andra marrokiarrak Aisa-rekin euskeraz

Udalak harrera linguistikoa lantzen duen AISA programa ipiniko du martxan aurten euskara ikasi nahi duten etorkin helduentzat. Urte hasieran Toyor Al Jannah kultur elkarteko zenbait emakumek euskara ikasteko interesa adierazi zuten eta udalak, Gizartekintzako Immigrazio arloa eta Udal Euskaltegiaren arteko koordinazioa sustatuz, AISA programa antolatuko du 15 emakume marrokiar horiek...

Andra marrokiarrak Aisa-rekin euskeraz bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Haur errefuxiatuentzako eskola material bilketa irailaren 14a baino lehen

Oñatiko Hotz taldeak Motxila Solidarioak bidaliko ditu iraila bukaeran Greziako kanpalekuetara. Eibarren Baisi kafetegian (Urkizu 11) jasoko dira motxilak irailaren 14a baino lehen. Zer sartu:  2 galtzerdi pare berri, pare bat kulero edo kantzontzilo berri, 2 koloreztatzeko liburuxka edo idazteko kuaderno, margoak, negurako arropa (guanteak, bufanda edo txapela), jostailu edo...

Haur errefuxiatuentzako eskola material bilketa irailaren 14a baino lehen bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Helduentzako eta haurrentzako irakurle taldeetan izena emateko epea zabaldu du Eibarko Liburutegiak

Datorren astean, Irailaren 7an, amaituko da “Harixa Emoten” euskarazko irakurle taldean izena emateko epea. Gazteleraz egiten diren tertulietan izena emateko epea, berriz, irailaren 14ra arte izango da zabalik. Talde bi hauek 16 urtetik gorakoentzat pentsatuta daude. Dena dela, haurrek ere izango dute eurentzako antolatutako irakurle taldeetan parte hartzeko aukera paregabea....

Helduentzako eta haurrentzako irakurle taldeetan izena emateko epea zabaldu du Eibarko Liburutegiak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Arrateko bertso-afarirako sarrerak salgai

Datorren irailaren 7rako, Arrate bezpera, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen bertso-afarirako sarrerak gelditzen dira oraindik eta salgai daude Sagar Bitzan, Kultun eta Kantabrian 32 eurotan. Aurten Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek jardungo dute bertsotan, Jon Mikel Mugika gai-jartzailearen esanetara. Afaria 21:00etan hasiko da Kantabria jatetxean.  

Arrateko bertso-afarirako sarrerak salgai bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Oporretan gaude!

Abuztuaren amaierara arte oporrak izango ditugu …eta kitto! Euskara Elkarteko langileok eta, beraz, egun batzuetan ez dugu webgune honetako edukirik berrituko. Oporretatik bueltan, Arrateko jaien aurretik kaleratuko dugu hurrengo aldizkaria. Bien bitartean, uda ona pasatzea opa dizuegu!

Oporretan gaude! bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ibon Aranberriren “Makina eskua da” irailaren 16ra arte Museoan ikusgai

Gaur arratsaldean inauguratuko dute Eibarko Armagintzaren Museoan “Makina eskua da”, Donostia 2016-ko Bake-ituna proiektuari lotuta Ibon Aranberri artistak landu duen interbentzioa: armagintza ikasketetan eta hartatik eratorritakoetan eraikitako piezak urtebetez biltzen ibili eta gero, irailaren 16ra arte bisitatu daitekeen erakusketa osatu eta, museoan modu iraunkorrean ikusgai dauden beste piezekin tartekatuta, bisitariei...

Ibon Aranberriren “Makina eskua da” irailaren 16ra arte Museoan ikusgai bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Banatu dira 26. Toribio Etxebarria Sariak

Atzo eguerdian eman zituzten ezagutzera 26. Toribio Etxebarria Sarietako irabazleak, Tekniker-IK4k hartu zuen sari-banaketa ekitaldian bertan: edizio honetako sari nagusiak Nebulok-ek (Enpresako ideiak/proiektuak kategorian) eta CounterCraft-ek (Enpresa berria kategorian) eskuratu dituzte eta, horrez gain,  WimbiTek, I+Med, Urkotronik eta Likuid enpresak ere saritu zituzten atzoko ekitaldian:  ENPRESAKO IDEIAK/PROIEKTUAK KATEGORIA Enpresako ideien/proiektuen...

Banatu dira 26. Toribio Etxebarria Sariak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jaso dute saria udako merkealdien azokako zozketako irabazleek

Gaur etorri dira 100 euroko erosketa-txartelaren bila udako merkealdien azokaren harira egindako zozketako irabazleak, Malen, Katrin eta Paule, amatxo Ana Aranberrik lagunduta. Euskeraz primeran! kanpainaren barruan, aurtengo Factoring-ean “photocalla” (ikus argazkiak hemen) ipini du …eta kitto! Euskara Elkarteak eta argazkia egin zuten guztien artean zozketatu dute Eibar Merkataritza Gune Irekiak...

Jaso dute saria udako merkealdien azokako zozketako irabazleek bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Eibarren egindako harrobi lana Rioko Olinpiadetan

Abuztuaren 5etik 21era arte jokatuko diren Rioko Olinpiadetan bere lehen urratsak Urbat igeriketa taldearekin egindako Markel Alberdi eibartarra izango den bezala, badira beste bi kirolari Eibarkoak izan gabe gure herriko talde batean eman zituztenak euren kirol modalitateko lehenengoko pausuak. Ion Izagirre eta Ane Santesteban txirrindulariak Debabarrena Eibarko Klub Deportiboko taldearekin...

Eibarren egindako harrobi lana Rioko Olinpiadetan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Saharatik etorritako umeei harrera egin diete alkatetzan

Gaur goizean alkatetzan harrera egin diete “Oporrak Bakean” programaren bitartez Saharatik gurera etorritako hiru umeei: Mariem (10 urte), Nebuha (15 urte) eta Mayuba (11 urte) Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetatik ailegatu ziren uztailaren 2an eta, abuztuaren amaierara arte Eibarko bi familiekin batera egongo dira. Txikienak, Mariemek, iazko moduan Isabel Bolinagaren etxean igaroko...

Saharatik etorritako umeei harrera egin diete alkatetzan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Zelan jokatu kalean bakarrik dauden txakurrekin (“Marcan Huella”)

Opor sasoian kalean abandonatzen diren txakurren kopuruak gora egiten du. Gezurra badirudi ere, uda iristen denean, bapatean txakurrek “traba” egiten diete jabe batzuei eta kalean, mendian edo bide ertzean lagatzea erabakitzen dute. Dena dela, urte guztian gertatzen da arazoa hori. Guzti honen alde positiboa da Euskal Herrian eta estatu mailan...

Zelan jokatu kalean bakarrik dauden txakurrekin (“Marcan Huella”) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Sofia&Nuria gazteen kontzertu akustikoa, barixakuan El Corte Inglesean

Barixakuan (uztailak 29) Sofia&Nuria eibartarrek kontzertu akustikoa emango dute El Corte Ingleseko terrazan (3. solairuan), 19:00etatik aurrera. Betiko moduan sarrera doan izango da terrazako bezero guztientzat. Nuria Robleño eta Sofia Machin gazteek euren musika ezagutzera emateko egin zuten lehen bideoaren grabazioa entzuteko hemen klikatu.

Sofia&Nuria gazteen kontzertu akustikoa, barixakuan El Corte Inglesean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Markel Alberdi, bosgarren eibartar olinpikoa

Basque Team taldeko igerilari eibartarrak, pixka bat itxaron behar izan bazuen ere, lortu du Joko Olinpikoetarako txartela. 25 urteko igerilariak libre estiloko 100 metroko estatuko marka du eta Brasilen 4×100 erreleboko proban hartuko du parte, Erresuma Batuko taldearen bajari esker automatikoki lortutako plazari esker. Markel Alberdik argi du -askotan esan...

Markel Alberdi, bosgarren eibartar olinpikoa bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Laura Olmo (foballaria): agur 18 urteko jardunari

Bizitza erdia baino gehiago eskaini dio foballari Laura Olmok. Lauri 13 urte zituela hasi zen Urkin jokatzen eta orain, 31rekin, foballa lagatzea erabaki du, “ondorengoei tartea lagatzeko”. Urkitik Eibar FT-ra egin zuen jauzi eta azken talde horretan agurtu du egindako ibilbidea, “tartean Elgoibarko jokalaria” izan bada ere. Oraindik ez daki...

Laura Olmo (foballaria): agur 18 urteko jardunari bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Olinpiar jokoak, Rio 2016” (Iñaki Ugarteburu)

Lau urtetik behin, urte bisurtetan, Joko Olinpikoen parada izaten dugu. Nik txiki-txikitatik asko disfrutatu izan dut olinpiadekin. Nire gazte garaian -70-80 hamarkadetara arte-, erromantikoagoak izaten ziren, kirolari “ez profesionalak” bakarrik parte hartzen baitzuten. Seuleko 1988ko jokoen ostean, ikuskizunaren   eta negozioaren aldeko apustua eginez, atea ireki zieten profesionalei. Bartzelona 1992an, Juan...

“Olinpiar jokoak, Rio 2016” (Iñaki Ugarteburu) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Iñigo Rodriguez eta Amaia Trokaola (Enplegu Anezka-ko kideak): “Lana beste modu batean bilatzen ikasten ari gara”

Lanpostu bat aurkitzea erronka handia da gaur egungo gazteentzako. 25-35 urte bitarteko gazteei lana bilatzen laguntzeko, bi Enplegu Anezka jarri dira martxan, lehenengo aldiz, Gipuzkoan: bata Oarsoaldean eta bestea Debabarrenan. Proiektu honen berri izateko bertan parte hartzen diharduten bi eibartarrekin egon gara Debegesako lokaletan: 28 urteko Amaia Trokaola (industri ekipoen...

Iñigo Rodriguez eta Amaia Trokaola (Enplegu Anezka-ko kideak): “Lana beste modu batean bilatzen ikasten ari gara” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Arkitektura eta klima” (Olatz Etxeberria)

Oporrak gainean ditugu. Seguru aski nonbaitera joateko asmoa izango duela batek baino gehiagok. Horrek, kultura, gizarte, paisaia eta arkitektura ezberdinak ezagutzeko aukera ematen digu, aniztasun horrek aberastu ez ezik, pertsona hobeak ere egiten gaitu. Baina beste gauza batez hitz egin nahi dizuet: Zoazten tokiko eraikinetan erreparatzeko eskatu nahi dizuet, ikusiko...

“Arkitektura eta klima” (Olatz Etxeberria) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Modak ez du atsedenik hartzen” (Mikel Solas)

Orain dela aste batzuk Goi mailako Joskintza Astea ospatu da Parisen. Bertan modako etxerik onenek euren kolekzioak erakusten dituzte. Chanelek, esaterako, desfilea aurkeztu zuen Rue Camboneko atelierra bihurtutako Gran Palais-en. Bertan,  “les petites mains” delakoek denbora errealean lan egiten zuten modeloak josteko maikina, maniki eta patronaje-mahaien artean desfilatzen zuten bitartean....

“Modak ez du atsedenik hartzen” (Mikel Solas) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Konfidantza galtzen” (Borja Rodriguez)

Bizitzaren zentzua zein ote den askotan galdetu izan diot nere buruari. Ez dut aurkitu, ez pentsa… Baina gauza bat oso argi daukat aspalditik. Inori min egiteko ez naizela etorri mundu honetara. Gaur egun, errefuxiatuen istorio tristea, eta hainbeste atentatu munduan zehar, munduarengan konfidantza galera erakarri dit. Ez dut etorkizunik ikusten....

“Konfidantza galtzen” (Borja Rodriguez) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Euskeraz primeran! Factoring-ean

Gaur hasi den udako merkealdien azokan ere txokoa izango du Euskeraz primeran! kanpainak. Kanpaina horrek ostalari eta dendarien artean euskeraren erabilera handitzea du helburu, baina oraingoan, herritarren artean ere zabaldu nahi du gutxienez lehenengo hitza euskeraz egiteko konpromisoa. Horretarako prest daudenei intsignia banatuko diete Factoring-ean egongo diren …etakitto!ko ordezkariek, eta...

Euskeraz primeran! Factoring-ean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.