Disko festa, puzgarriak eta eskulanak barixakuko BERBETAN jaialdian

BERBETAN egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko jaialdi berezia antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Ekitaldia barixakuan (irailak 16an) izango da eta, eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Urkizu ikastetxean egingo da. 17:30etik aurrera eskulan-tailerrak eta puzgarriak egongo dira, eta 19:00etan disko festa Mugi mugi  taldearekin. Beraz, ez galdu ondo pasatzeko  aukera eta...

Disko festa, puzgarriak eta eskulanak barixakuko BERBETAN jaialdian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

BERBETANek aurkezpen jendetsua izan zuen

Iaz bezala, udaletxeko Pleno Aretoan eman genion hasiera atzo, martitzena, hasiera BERBETAN ikasturteari. Aurten, ezagunak diren BERBETAN OROKORRA, GURASOAK BERBETAN eta DENDARIAK ETA OSTALARIAK BERBETAN euskara praktikatzeko talde edota guneetaz gain ONGI ETORRI BERBETAN harrrera eta elkarbizitzarako programa ere aurkeztu dugu. Eibarko Udalaren izenean, Patxi Lejardi Euskara eta Kultura Zinegotziak...

BERBETANek aurkezpen jendetsua izan zuen bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bere lekutik atera dute gaur San Andres Parrokiako “Sanblasita”

Ezustekoa hartu dute gaur goizean San Andres parrokia ondotik pasa direnak  eliza aurrean dauden bi estatuetako bat, “Sanblasita”, bere lekutik ateratzen ari zirela ikusi dutenean.  San Andres parrokiara San Blas opilak bedeinkatzera eramaten dituzten bi umeetako bat, neska, kili-kolo zegoen eta gaur goizean, argazkian ikus daitekeen bezala,  arazoa konpontzen aritu...

Bere lekutik atera dute gaur San Andres Parrokiako “Sanblasita” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Eibarrera iritsia da “Bularretik Mintzora”, ume txikien irakurketa ohituren sustapenerako egitasmoa

Gaur egun Euskadiko hainbat liburutegitan martxan dagoen egitasmoa Eibarrera iritsi da. Ume txikien irakurketa ohituren sustapena eta euskararen transmisioa egingo da egitasmo honen bidez hiru adar edo zutabe kontuan hartuta: etxea, eskola eta Udal Liburutegia. Eibarko ikastetxeetako irakasleek formazioa jasotzen dihardute egun hauetan, euren ikastetxeetan hasi berri den ikasturtean Bularretik...

Eibarrera iritsia da “Bularretik Mintzora”, ume txikien irakurketa ohituren sustapenerako egitasmoa bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ainara LeGardon musikariak jabetza intelektualari buruzko tailerra emango du Biharrian-en

Irailaren 24an, zapatua, “Taller de propiedad intelectual y gestión de derechos” goiburua duen jarduera eskainiko du Ainara LeGardon musikariak Eibarren. Modu horretan. Biharrian sormen espazioak hasiera emango dio ikasturte berriari. Ekitaldia bi saiotan banatu dute: lehenengo zatia goizez izango da (12:00etatik 14:00etara) eta bigarrena arratsaldez (16:00etatik 19:00etara). Interesa dutenek apuntatubiharrian@gmail.com...

Ainara LeGardon musikariak jabetza intelektualari buruzko tailerra emango du Biharrian-en bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Hasi dira Juan Antonio Mogel auzoko drainatze-sarea konpontzeko beharrak

Hezetasun arazoak konpontzeko asmoz, gaur hasi dira Juan Antonio Mogel auzoan drainatze-sarea hobetzeko beharrak. Horretarako hodi berria ipiniko dute arazoa duten etxeen fatxada ondoan, euri-urak jasotzeko eta euri-uren sarearen kutxatiletara eramateko. Lanak 9. eta 12. zenbakien artean hasiko dira, eta, gero, 1. eta 8. zenbakien artean jarraituko dute. Artzamendi enpresak...

Hasi dira Juan Antonio Mogel auzoko drainatze-sarea konpontzeko beharrak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Zapaturako Sosola baserrira irteera antolatu du Legarreko jai batzordeak

Sosola baserria gertutik ezagutu nahi duten herritar guztiek horretarako aukera izango dute zapatuan (irailak 17). Ondo pasatzeko gogoa besterik ez da behar. Legarre Gain elkartean batuko dira 10:00etan eta paseotxo bat eginez igoko dira Sosola baserrira. Ogia nola egiten duten ikusi eta ikasteaz gain, baserriaren historia eta kontuak ezagutuko dituzte....

Zapaturako Sosola baserrira irteera antolatu du Legarreko jai batzordeak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Freskatu zure Curriculuma” emakumeentzako doako tailerra Andretxean

DLAN eta Andretxea elkarlanean arituko dira Debabarrena eskualdean langabezian dauden emakumeen CVa hobetzeko tailer bat antolatzeko. Tailerra irailaren 21ean, asteazkena,  10:00etatik 12:00etara izango da Andretxean (Zezenbide 9, baxua). Irekia eta doakoa izango da. Informazio gehiagorako eta izena emateko Andretxeako e-mailera idatz dezakezue (andretxea@gmail.com)  edo 943 70 08 28 telefono zenbakira...

“Freskatu zure Curriculuma” emakumeentzako doako tailerra Andretxean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Freskatu zure Curriculuma” emakumeentzako doako tailerra Andretxean

DLAN eta Andretxea elkarlanean arituko dira Debabarrena eskualdean langabezian dauden emakumeen CVa hobetzeko tailer bat antolatzeko. Tailerra irailaren 21ean, asteazkena,  10:00etatik 12:00etara izango da Andretxean (Zezenbide 9, baxua). Irekia eta doakoa izango da. Informazio gehiagorako eta izena emateko Andretxeako e-mailera idatz dezakezue (andretxea@gmail.com)  edo 943 70 08 28 telefono zenbakira...

“Freskatu zure Curriculuma” emakumeentzako doako tailerra Andretxean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Freskatu zure Curriculuma” doako tailerra Andretxean

DLAN eta Andretxea elkarlanean arituko dira Debabarrena eskualdean langabezian dauden pertsonen CVa hobetzeko tailer bat antolatzeko. Tailerra irailaren 21ean, asteazkena,  10:00etatik 12:00etara izango da Andretxean (Zezenbide 9, baxua). Irekia eta doakoa izango da. Informazio gehiagorako eta izena emateko Andretxeako e-mailera idatz dezakezue (andretxea@gmail.com)  edo 943 70 08 28 telefono zenbakira...

“Freskatu zure Curriculuma” doako tailerra Andretxean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketa urriaren 13ra arte zabalik

Udalaren Kultura batzordeak aurtengo Sanandresetarako kartel-lehiaketa antolatu du. Lanetan derrigorrez agertu beharko da “Sanandresak Eibarren” testua, urtearekin batera. Gaia zein koloreak norberaren aukerakoak izango dira eta kartelak 70×50 zentimetroko neurria izan beharko du. Lanak euskarri gogor baten gainean edo formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin) aurkeztuko dira (ez...

“Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketa urriaren 13ra arte zabalik bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Euria ekarri zigun Arrateko Amak bere egunean

Urteroko martxan, bezperatik hasi ziren Arrateko Amaren omenezko jaia ospatzeko jarduerak: arratsaldean herri-kirolak izan ziren protagonista santutegi parean eta, horrekin batera, zelaian triki-poteoaren erritmora zabaldu zituzten txosnak. Gauean herri-afaria egin zuten zelaian eta Kantabria jatetxeak, berriz, …eta kitto! Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen bertso afaria hartu zuen. Eta bezperako egitaraua...

Euria ekarri zigun Arrateko Amak bere egunean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Leihatilak Arraterako autobusak hartzeko

Aurten, berritasun moduan, tiketak saltzeko leihatilak jarriko dira autobus zerbitzua erabiliko dutenentzat, horrela zerbitzua azkartu eta erosoago bihurtzeko asmoz. Salmenta puntu horiek Toribio Etxebarria kalean, 13 eta 15 zenbakien artean (09:00etatik 19:00etara) eta Krabelin jatetxearen ondoan (09:00etatik 22:00etara) kokatuko dira. Arratera joateko autobus zerbitzuak honako ordutegiak izango ditu: Arrate bezperan,...

Leihatilak Arraterako autobusak hartzeko bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Kirol instalazioen ordutegia Arrate egunean eta hurrengo egunetan

Hurrengo egunetan kirol instalazioek izango duten ordutegia iragarri du Eibarko Kirol Patronatoak IPURUA KIROLDEGIA: – Eguena 8, 9:00etatik-13:00etara. – Barixakua 9, 9:00etatik-13:00etara. – Zapatua 10, 9:00etatik-13:00etara eta 16:00etatik-20:00etara. – Domeka 11, 9:00etatik-13:00etara. UNBE KIROLGUNEA: – Eguena 8, 9:00etatik-14:00etara. – Barixakua 9, 9:00etatik-14:00etara. – Zapatua 10, 9:00etatik-20:00etara. – Domeka 11, 9:00etatik-14:00etara....

Kirol instalazioen ordutegia Arrate egunean eta hurrengo egunetan bidalketa lehenengo etakitto.eus ...

“Bat. Bi. Hiru. Prest gara!” (Ainara RIveras)

Hemen da, iritsi da kurtso hasiera gehienontzat. Martxa hartzea tokatzen da berriro. Eibartarrontzat Arratera bisitak adierazten zuen hasiera berria gurean. Horrela gogoratzen dut nik behintzat txiki eta nerabe sasoietan. Ikastolara edo institutura bueltatzea tokatzen zen ondoren. Badira urte batzuk Eibarren bizi ez naizela eta, Arrateak ez ditugun arren, argi daukat...

“Bat. Bi. Hiru. Prest gara!” (Ainara RIveras) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Belako”, “Lágrimas de Sangre” eta “Niña Coyote eta Chico Tornado” musika taldeak Arrate eguneko bezpean

San Juanak amaitu eta ia atsedenik hartu gabe Jaixak Herrixak Herrixandakok Arrateko jaiak antolatzeari ekin zion. Aurten, egitaraua bi egunetara luzatu dute. Arrate bezperari hasiera emateko, arratsaldeko zazpiretan trikipoteoa egingo da Eibarko Trikitilari Gazteen eskutik. Ondoren,  txosnagunean flashmob-a egingo da SAREk deituta, duela 15 urte dispertsioak erahildako Iñaki Saez eibartarra...

“Belako”, “Lágrimas de Sangre” eta “Niña Coyote eta Chico Tornado” musika taldeak Arrate eguneko bezpean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

24. bertso-afaria bihar Kantabria jatetxean Arrate eguneko bezpean

1993urtean Juan Mari Narbaiza eibartarrak Angel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña izan zituen lagun …eta kitto!-k antolatutako lehenengo Arrateko bezperako bertso-afarian. Datorren urtean, beraz, mende laurdena beteko du ekitaldiak. Baina horren bezperakoa dugu bihar gabekoa, oraingoan ere Lizaso-Egaña tandem-arekin: ohiko bikoteak Maialen Lujanbio gaur egungo Euskal Herriko azpitxapelduna...

24. bertso-afaria bihar Kantabria jatetxean Arrate eguneko bezpean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Fibrosi kistikoa dutenei laguntzeko txosna egongo da Arrateko zelaian

Hirugarren urtez jarraian, Eibarko EAJ/PNVkoek txosna solidarioa ipiniko dute zelaian, Arrate egunean, fibrosi kistikoa dutenei laguntzeko asmoz. Jeltzaleek egun osoan jardungo dabe beharrean, txorizo egosi pintxoak prestatu eta saltzen. Horrekin batera, pintxoei laguntzeko edariak ere ipiniko dituzte salgai. Txosnari esker batzen duten dirua aipatutako gaixotasun hori dutenei laguntzeko erabiliko dute....

Fibrosi kistikoa dutenei laguntzeko txosna egongo da Arrateko zelaian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Zaintzaile ezkutuak” (Eva Perez de Albeniz)

Aurtengo abuztuan oporrak bai, baina Eibarren egotea ere tokatu zait tarteka. Eta soziologoa edo estadista ez naizen arren jendea begiratzea gustatzen zait. Nolakoak garen, zer egiten dugun, janzkera, ibilkera. Eta jakingo duzuenez Eibar abuztuan guztiz aldatzen da, baita bertan dagoen jendea eta bere ohiturak ere. Eibarko erroldak dioenez, gure biztanleriaren...

“Zaintzaile ezkutuak” (Eva Perez de Albeniz) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Autobus zerbitzu berezia izango da Arrateko jaietan

Urtero bezala, Arratera joateko autobus zerbitzu berezia izango da, 2 euroren truke. Arrate bezperan (eguaztena), Arratera igotzeko autobusak egongo dira 17:30ean eta 18:30 ean Ego-Gainetik. Arrate egunean (eguenean), Eibarrera jaisteko autobusak egongo dira goizaldeko 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan, 06:00etan, 07:00etan eta 08:00etan. Arratera igotzeko autobusak, berriz, Toribio Etxebarriatik irtengo dira 09:00etatik...

Autobus zerbitzu berezia izango da Arrateko jaietan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.