Poli Arregi, bihotza Eibarren daukan argentinarra: “Nire sustraiak hemen daude eta familia bisitatzen asko disfrutatzen dut”

Arrregi2

Poli Arregi (goiko argazkian zutik) gaztetan Eibarren ezagututako lagunekin: Cristina Azpiri, Carmen Arzuaga, Mari Carmen Azpiri, Maria Jesus Ciorraga   eta Mariasun Murua. 1926. urtean Argentinara emigratu zuen  Lucas Arregi eibartar gazteak. 16 urte besterik ez zituen, eta, europar askok egin zuten bezala, bizimodu hobe baten bila joan zen Ameriketara....

Poli Arregi, bihotza Eibarren daukan argentinarra: “Nire sustraiak hemen daude eta familia bisitatzen asko disfrutatzen dut” bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Kaskarrekoa” (Eva Perez de Albeniz)

Eva Perez de Albeniz

“Kaskarrekoa”ren ideia ez da nirea, uda honetan irakurri dudan liburu batean aurkitu dut kontzeptu hau, eta asko gustatu zait. Kaskarrekoa hartzea zera da, momentu hori non bapatean feminista zarela konturatzen zaren. Eta ez aukera bat bezala, aukera bakarra bezala baizik. Batzutan egoera zehatz batek ematen dizu kolpea: zure lankideak lan...

“Kaskarrekoa” (Eva Perez de Albeniz) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Sagardo Egunaren 24. edizioa hartuko du bihar Untzaga plazak

Sagardoa

Bihar goiz eta arratsaldez ospatuko  da Eibarren  Sagardo Egunaren 24. edizioa.  Euren produktua dastatzeko aukera emango dute 13 sagardogilek : Alorrenea, Altzueta, Barkaiztegi, Begiristain, Egi-Luze, Gartziategi, Gaztañaga, Gurutzeta, Isastegi, Olaizola, Sarasola, Zelaia eta Zapiainek, hain zuzen ere. Jaiak egun osoa hartuko du Untzagan, eguerdiko 12:00etan hasita 14:30ak arte eta arratsaldean...

Sagardo Egunaren 24. edizioa hartuko du bihar Untzaga plazak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Gaur hasiko dira “Jana ez da txantxa” bazkarirako txartelak saltzen

Bazkari solidarioa

Egoaizia GKEE-k eta Aldatzen boluntarioen taldeak “Jana ez da txantxa” IV. Bazkari solidarioa antolatu dute urriaren 21erako, Perun dituen elkarte lagunentzat dirua batzeko. Oraingoan, besteak beste, Arzak jatetxean idazlea eta sukaldaria den Xabier Gutierrezen parte-hartzea izango du ekitaldiak. Horrekin batera, egunean zehar ikuskizun eta jarduera bereziak egingo dira eta eguerdian...

Gaur hasiko dira “Jana ez da txantxa” bazkarirako txartelak saltzen bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Beldur Barik lehiaketaren aurkezpena egingo dute bihar Untzagan

Beldu barik kartela

Bihar (urriak 6), 19:00etatik 20:00etara, BELDUR BARIK lehiaketaren aurkezpena izango da Untzagan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, stand bat jarriko dute, musika egongo da eta lehiaketan parte hartzeko informazio guztia jaso ahal izango da. Gainera, Photocalla ere izango dela iragarri dute, argazki bat ateratzeko Beldur Barik jarrerarekin. Antolatzaileek gogoratu dutenez, aurtengo topaketa...

Beldur Barik lehiaketaren aurkezpena egingo dute bihar Untzagan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

#AtzegiXperience sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu dute

atzegi aurkezpen 2017

Atzo Donostian egindakoaren bidetik, gaur eguerdian aurkeztu dute #AtzegiXperience sentsibilizazio kanpaina berria Eibarren, elkartearen Txolartean. Naroa Artola teknikariak eta Carmen Simon, Atzegiko Debabarrenako ordezkariak aurtengo kanpainako ardatza diren boluntarioetako hiru, Ainhoa Lazpita, Javier Azpilikueta eta Esther Alonso izan dituzte aldamenean gaurko ekitaldian. Aurkezpenean azaldu dutenez, aurtengo goiburuarekin boluntarioak erakarri nahi...

#AtzegiXperience sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu dute bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Biharko hitzaldiarekin ekingo zaie Klub Deportiboak antolatutako XIX. Jardunaldi Mikologikoei

Jardunaldi mikolog1

Eibarko Klub Deportiboak urtero antolatzen dituen Jardunaldi Mikologikoak  hurrengo zapatu eta domekan izango dira (urriak 7-8). Hala ere, lehenengo ekitaldia bihar (egunena) izango da Deporren bertan. 19:30ean Aranzadi Zientzia Elkarteko Jose Antonio Bereziartuak “Lista roja de hongos amenazados” izenburupean gazteleraz eskainiko duen hitzaldiarekin. Astebururako ekitaldi hauek  antolatu dituzte: Zapatua (urriak...

Biharko hitzaldiarekin ekingo zaie Klub Deportiboak antolatutako XIX. Jardunaldi Mikologikoei bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Pate-dastaketarako izen-ematea zabaldu da

pate moztuta

Datorren urriaren 18rako …eta kitto! Euskara Elkarteak pate-dastaketa antolatu du eta saioan izena emateko epea zabalik dago honez gero. Edozeinek eman dezake izena baina plaza mugatuak direnez, lekua gordetzeko aldez aurretik ordaindu beharko da (3 euro). Telefonoz (943200918) edo …eta kitto!ra joanda (Urkizu 11 solairuartea) eman daiteke izena. Pate-dastaketa Mungiako...

Pate-dastaketarako izen-ematea zabaldu da bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Energia, ingurumena eta gizartea” jardunaldiak bihar hasiko dira, pobrezia energetikoari buruzko saioarekin

pobrezia energetikoa

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarko Udalaren Ingurumen sailarekin batera, “Energia, ingurumena eta gizartea” izenburuko jardunaldiak antolatu ditu. Hiru saio izango dira (urriaren 4an, 18an eta 25ean), Portaleko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara. Lehen hitzaldia, biharkoa, Alba del Campo, Cadizko Trantsizio Energetikoaren Mahaiaren koordinatzaileak emango du eta pobrezia energetikoaren ingurukoa izango...

“Energia, ingurumena eta gizartea” jardunaldiak bihar hasiko dira, pobrezia energetikoari buruzko saioarekin bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Eskualdeko langileek elkarretaratzeak egin dituzte Kataluniari elkartasuna azaltzeko

LAB kataluniarekin 3

Katalunian indarkera salatzeko  gaurko deituta dagoen grebaren harira, gure eskualdeko hainbat enpresatan (Eibarko Udala, Soraluzeko Udala, Rodisa, Tekniker, Polmetasa, Tecnikalde, Conservas Yurrita, Elay, Mendaroko Ospitala, Spicer Ayra Cardam, Arrasateko Udala eta beste askotan) elkarretaratzeak egin dituzte beharginek, “Katalunian egin den greba masibo eta arrakastatsuarekiko elkartasunean”. Bestalde, Kataluniari babesa adierazteko, Euskal...

Eskualdeko langileek elkarretaratzeak egin dituzte Kataluniari elkartasuna azaltzeko bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Iban Garcia youtuberrak “BooktuberBoom” lehiaketaren ingurukoak azalduko ditu zapatuan liburutegian

ibangartzia

Gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko asmoz EAEko Liburutegi Sareak, Galtzagorri Elkartearekin batera, BooktuberBoom EAEko I. Booktuber Lehiaketa antolatu du. Youtuben ibiltzea atsegin duten 14-18 urte bitarteko gazteentzat prestatu duten lehiaketan parte hartu nahi dutenek euskeraz idatzita dagoen euren gustoko liburu bat aurkitu eta irakurri beharko dute eta, ondoren, bideo...

Iban Garcia youtuberrak “BooktuberBoom” lehiaketaren ingurukoak azalduko ditu zapatuan liburutegian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Beldurrezko pelikula” (Felix Morquecho)

Felix Morquecho

London hiria, 2017. urtean. Orain dela ehunaka urte kaleen zoruaren azpitik eraikindako tuneletan dena ilun dago. Ez da tutik ere entzuten, ezta xaguen oihu apalak. Eta bertan, hiriaren tripa gordinetan, lau balea baino pisu gehiago duen bola bat osatu da, koipez, zikinkeria, kaka bola erraldoia benetan. Zinegilea izango banintz hori...

“Beldurrezko pelikula” (Felix Morquecho) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Astindu bandera!” (Unai Artetxe)

unai-artetxe

Hiru itsas mila. 5.556 metro. Bost kilometro eta erdi. Distantzia hori du Kontxako estropadak, gurean dagoen arraun lehiaketa garrantzitsuenak, gizonezkoetan. 1,5 itsas mila. 2.778 metro. Bi kilometro eta erdi pasatxo. Erdia, alegia, emakumezkoetan.  Luze bi eta ziaboga bakarra, batzuen zein besteen kasuan. Hamabi arraunlarik eta patroiak osatzen dute 12 metroko...

“Astindu bandera!” (Unai Artetxe) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“Berriro irailean” (Arantza Alvarez)

Arantza Alvarez

Berriro ere iraileko egunerokotasunean buru-belarri sartuta gaude. Eskolara buelta, lanera buelta. ikasketetara buelta… Agian oporretan ohikoa baino denbora gehiago pasatu dugu gure bikotekidearekin. Izan ere, agian eguneko 24 orduak pasa ditugu bere aldamenean, jende gehiago edo gutxiagorekin, baina biok elkarrekin. Askorentzako opari bat izan daitekeen egoera hau (mugarik gabe elkarrekin...

“Berriro irailean” (Arantza Alvarez) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

“XXI. mendeko pandemia berria” (Iokin Elortza)

Jokin ELoritza

“Egoera larria da. Ez badiogu aurre egiten posible da ebakuntza txiki batengatik jendea hiltzea”. Hitz horiek Tedros Adhanom-ek esan ditu, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak, eta antibiotikoekiko erresistentziari buruz ari da. Datuak hor daude: 2013. urtean antibiotikoekiko erresistentziak munduan 700.000 heriotza eragin zituen, eta 2050. urterako 10.000.000 izatea aurreikusten...

“XXI. mendeko pandemia berria” (Iokin Elortza) bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Bertso-paper lehiaketako epea zabalik dago

San andres moztuta

XXIII. San Andres Bertso Paper lehiaketa abian jarri du …eta kitto! Euskara Elkarteak, eta lanak entregatzeko epea azaroaren 6ra arte luzatuko da. Urteroko moduan, aurten ere, maila bi izango ditu lehiaketak: 16 urtetik gorakoena (Euskal Herri mailan) eta 16 urtetik beherakoena (Eibarko ikasleak). Lanak …eta kitto!-n entregatu beharko dira azaroaren...

Bertso-paper lehiaketako epea zabalik dago bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jendetza batu da gauean Kataluniarekin elkartasuna azaltzeko kazeroladan

IMG_3070

Kataluniako erreferendumaren harira gertatu direnen aurrean, elkartasuna azaltzeko kazeroladak egin dira gaur gauean Euskal Herriko herri askotan, baita Eibarren ere. Gurean jendetza batu da 22:00etan Untzagan eta handik abiatuta herriko kaleak zeharkatu dituzte. Bidean askok lagundu diete leihoetara irten eta zarata eginda.

Jendetza batu da gauean Kataluniarekin elkartasuna azaltzeko kazeroladan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Asier Serranok Euskadi Literatura Saria irabazi du “Euskarazko Literatura” modalitatean

IMG_3052

Eusko Jaurlaritzak gaur eman ditu ezagutzera aurtengo Euskadi Literatura sarietako lehen hiru irabazleak, Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian egindako agerraldian. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak eman dituzte irabazleen izenak Euskarazko Literatura, Gaztelaniazko Literatura eta Euskazko Saiakera modalitateetan: – Euskarazko Literatura: Asier Serrano, “Linbotarrak”. Gaztelaniazko...

Asier Serranok Euskadi Literatura Saria irabazi du “Euskarazko Literatura” modalitatean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Belgikako Marchin herrian harrera egingo diote Eibarko alkateari, “gerrako umeen” 80. urteurrenean

gerra ume marchin

Miguel de los Toyos Eibarko alkatea Belgikara abiatu da gaur, Eibarko Udalak Marchin herriko alkatearen gonbidapena jaso eta gero. Marchinek 1937an 260 ume euskaldun, tartean eibartar batzuk hartu zituela gogoratuko dute irailaren 30ean eta, hori dela eta gonbidatu dute alkatea urteurrena gogoratzeko ekitaldira. Bihar goizean hara joandako agintari guztiei harrera...

Belgikako Marchin herrian harrera egingo diote Eibarko alkateari, “gerrako umeen” 80. urteurrenean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

San Wenzeslao jaiak ospatuko dituzte zapatuan

wenzeslao orbea jai

Wenzeslao Orbea kalekoek bihar ospatuko dituzte jaiak, kalearen izena duen San Weszelaori eskainitako eguna atzo izan zen eta. Goizetik hasiko dira ekitaldiak, 11:00ak aldera zabalduko duten auzokideen artisautza erakusketa zabaltzearekin batera. Ordu erdi geroago hasiko dira ume eta nagusiendako prestatu dituzten jokoak: sokatira, kaskara-batzea, globoak… Eguerdian, berriz, txorizoarekin pintxo-potea egingo...

San Wenzeslao jaiak ospatuko dituzte zapatuan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.