“Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez” ikastaroan izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da

gotzon barandiaran elgoibar kantagintzaGotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten ekimenaren baitan, Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroa antolatu dute aurtengorako Elgoibarko Izarrak eta Udalak, gure herria hobeto ezagutu eta elgoibartarron euskaltasuna sustatzeko helburuarekin.

Aurten ez da egingo Debabarreneko BTT Martxa

btt debabarrena 2014 elgoibarDebabarrenako BTT Zentroak ateak itxi ditu, denboraldi baterako, berrazterketa bati ekin eta produktuari bultzada berria emateko asmoz. Itxiera horren ondorioz, aurten ez dela egingo Debabarrenako BTT martxarik jakinarazi dute antolatzaileek. Iaz, zazpigarren edizioan, 323 mendi bizikleta zalek hartu zuten parte.

Bizikletak gure gizartea eraldatzeko izan dezakeen ahalmenaz hausnartuko du Unai Villenak Biziki egitasmoan

biziki7 unai villena elgoibarGipuzkoako Foru aldundiak META! deialdiaren barruan bultzatuko dituen hogei kultur proiektuak aurkeztu zituen joan den asteko barixakuan. Horien artean, Unai Villena elgoibartarrak, Elgoibarren bizi den Asier Olabarrieta bilbotarrak eta Aitor Gomez andoaindarrak proposatutako BIZIKI izeneko proiektua dago. Crowdfunding bitartez diru bilketa egiten dihardute.

Euskadiko industria ereduaren aldeko neurriak azaltzeko ekitaldia egin du EAJk Elgoibarren

eaj kanpaina elgoibar kalegoenGipuzkoako EAJ-PNVren hautagaitza Elgoibarren elkartu da gaur, hauteskunde kanpainako ekitaldiaren baitan, Euskadiko industria eredua sendotzeko jeltzaleek proposatzen dituzten neurriak azaltzeko.

EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen domekan Kalegoen plazan

eh bildu kanpaina elgoibar plazaEusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina martxan da eta Elgoibarren ere alderdiak beraien ekitaldiak egiten ari dira. EH Bilduk domekan egin zuen Kalegoen plazan bere saioa.

Maisua ikaslearen aurretik Euskal Herriko Bertikalen Txapelketan

uharte arakil podium ibanmurua elgoibarIban Murua eta Iñigo Lariz elgoibartarrek bigarren eta hirugarren egin zuten Uharte Arakil-Beriain Km. Bertikalaren 8. edizioan, domekan, Euskal Herriko Bertikalen Txapelketa zen proban. Iban Muruaren entrenatzailea den Aitor Osa itziartarrak irabazi zuen proba. Ainhoa Lendinez elgoibartarra ere igo da podiumera asteburuan, bigarren postua eskuratu baitzuen Atxondon jokatu zen Sorginen Lasterketan.

Omenaldia Zirardamendin hildako gudariei

zirardamendi elgoibar lore eskaintza 31936ko irailean eta urrian Elgoibarko Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak omendu zituzten atzo, urtero legez, iraileko azken aurreko domekan.

Sallobentera bi errobera gainean egin zuten joan-etorria 200 lagun inguruk

bi erroberatan elgoibar sallobenteSallobentera joan etorria bizikletaz egin zuten domeka goizean 220 lagun inguruk, Elgoibar Bi Erroberatan bizikleta irteeraren 12. edizioan.

Errekreazioa iruditan

 36gerra errekreazioa maala elgoibar1936ko irailaren 21ean egin zuten moduan, tropa faxistak Elgoibarko kaleetan ibili ziren zapatuan. Eskerrak oraingoan errekreazio bat besterik ez den izan.

Milizianoek zetorrenerako prestatu zuten Elgoibar

milizianoen gaua elgoibarTropa faxistak Elgoibarrera ailegatu bezperan herria zetorrenerako prestatzen jardun zuten Milizianoek barixaku gauean.

Elgoibarko Alcorta Forging Group enpresan bisitan izan da Markel Olano diputatu nagusia

markel olano ahalduna alcortaforging elgoibar 1Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia Elgoibarren izan da gaur goizean Alcorta Forging Group-en instalazioetan, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu enpresa hau langileen parte hartzeari eta nazioartekotzeari dagokionez egiten ari den ahalegina. Alor horietan, Alcorta “enpresa erreferentea” dela nabarmendu du Olanok.

Sanrock musika jaialdia antolatu du Elgoibarko Izarrak urriaren 1erako

sanrock elgoibar sustatzaileakElgoibarko Izarrako Kulturekintza taldeak musika emanaldi berezia antolatu du: Sanrock festibala. Urriaren 1ean izango da, San Roke-Azkue auzoko berdegunean. Aire libreak ematen dituen aukera guztiak aprobetxatu nahi dituzte antolatzaileek ekitaldiari xarma berezia emateko. Lau musika talde lotu dituzte.

Denboran atzera, 1936ko irailaren 21era jauzia egingo du Elgoibarrek asteburuan

36gerra elgoibar iraganaorainauztartuta1936an, irailaren 21ean, tropa faxistak Azkaraten behera Elgoibarren sartu ziren eguneko gertaeren errekreazioa egingo dute asteburuan herriko kaleetan.

Patinaje ikastaroak emango dituzte Mendaron

patinaje ikastaroa mendaro pilivillanuevaPili Villanueva azkoitiarrak umeentzako eta nagusientzako patinaje ikastaroak eskainiko ditu Mendaron, irailetik abendura bitartean.

Ongarri zine klubak lau filma eskainiko ditu 'Zinemaldiak' zikloaren barruan

cegadossol filma elgoibarOngarrik Elgoibarren, urtero legez irailean antolatzen duen Zinemaldiak zikloan Belgika, Frantzia eta Italiako filmak izango dira ikusgai gaurtik (irailak 15) irailaren 23ra bitartean Elgoibarko Herriko Antzokian.

Robotika lantzeko bi tailer berri antolatu ditu Elgoibarko Udalak

robotika elgoibar maiatzak28Elgoibarko Udalak bi robotika tailer antolatu ditu, industria sektorea bultzatzen jarraitzeko helburuarekin. Iaz hasitako bidetik, Robotika Dibertigarria izeneko tailerra da bata; eta, berrikuntza moduan, hamalau urtetik gorako gazteentzat pentsatutako bigarren tailer berri bat ere antolatu dute, Robotika Digital Open Lab izenekoa. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.

Domeka honetan egingo dute Elgoibar Bi Erroberatan bizikleta irteera

elgoibar bi errobera2015Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzera animatzeko helburuarekin antolatzen du Elgoibar Bi Erroberetan irteera. Domeka honetan, irailaren 18an, egingo dute Sallobentera joan etorria bizikletaz.

Elgoibarko Gure Esku Dagok otarra zozketatuko du hilaren 24an

gureeskudago otarra elgoibar marrazkiaElgoibarko Gure Esku Dago taldeak ikasturte berrirako dituen asmoak finantzatzeko produktuz beteriko otarra zotz egingo du. Herriko saltzaile eta ekoizleek emandako produktuekin osatu dutela otarra jakinarazi dute.

Euskal kostaldeko ekosistemei buruzko erakusketa ikusgai dago Mendaroko udaletxean

2016 09 13 azterkosta mendaron mikelarrizabalagaEusko Jaurlaritzak euskal kostaldeko ekosistemen ezagupena bultzatzeko helburuarekin jarri zuen abian Azterkosta egitasmoa. Programa horren barruan dago Mendaroko udaletxean jarri duten erakusketa.

San Bartolome festetan “harmonia, tolerantzia eta poztasuna” nagusi izan direla nabarmendu du Udalak

jaien balorazioa AneBeitia AndreaArriola Blanca Salegi IdoiaUribarriSan Bartolome jaien balorazioa egin du Elgoibarko Udalak. Festetan izan den “giro ona” eta herritarren inplikazio “handia” nabarmendu dituzte udal agintari eta arduradunek.