‘Bizi baratzea’ hitzaldia eskainiko du Jakoba Errekondok eguaztenean

jakoba errekondo ortuan elgoibar h1 elgoibarJakoba Errekondo (Usurbil, 1961) etorriko da Elgoibarrera, Bizi baratzea hitzaldia ematera eguazten honetan (irailak 28), Elgoibarko Izarrak duen Kulturekintza programaren barruan.

Bertan behera geratzeko arriskuan da 'Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez' ikastaroa

gotzon barandiaran elgoibar kantagintzaAntolatzaileek jakinarazi dutenez, aste honetan beste hamar lagunek izena ematen ez badute, bertan behera laga beharko dute 'Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez' ikastaroa.

Gaizka Agirre eta Aaron Garmendia irabazle Debabarrena raidean eta Lariz eta Irazabal elgoibartarrak bigarren

raid debabarrena elgoibar tirolinaAaron Garmendia laudiotarra eta Arteako Gaizka Agirre gailendu ziren Debabarreneko Orientazio Raidaren bigarren edizioan. Iñigo Lariz eta Jon Irazabal elgoibartarrek osatutako LRT taldea sailkatu zen bigarren postuan. 42 bikotek hartu zuten parte eta antolatzaileak gustura gelditu dira aurtengo raidak emandakoarekin.

Elgoibarko hamar elizak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute, San Bartolome parrokiaren 300. urteurrenaren harira

sanbartolome eliza 300urte pankartaElgoibarren dauden hamar elizak eta beste zenbait gune erlijioso ezagutu eta ezagutarazteko bisita gidatuak egingo dituzte urriaren 1ean eta urriaren 15ean, Kalegoengo San Bartolome Parrokiak 300 urte bete dituela ospatzeko antolatutako ekintzen barruan.

Irune Berasaluze mendaroarra legebiltzarkide izango da, EAJrekin

irune berasaluze eaj legebiltzarkideEAJren Gipuzkoako hautagaien zerrendan bosgarren aurkeztu zuten Irune Berasaluze mendaroarra, eta beraz, legebiltzarkide izango da Berasaluze legealdi berrian, bederatzi lortu dituztelako. Hautagaien zerrenda hortan Maialen Gurrutxaga hamargarren zihoan, eta EAJk Gipuzkoan bederatzi eserleku lortu dituen arren, elgoibartarrak aukera handia du legebiltzarkide izateko. Zain egon beharko da, harik eta Gobernua osatu arte, baina litekeena da Arantxa Tapia sailburu izatea, eta hori hala gertatuz gero, zerrendako hamargarrena pasatuko litzateke legebiltzarkide izatera, alegia: Maialen Gurrutxaga.

Elgoibarren EAJk jaso ditu boto gehien eta EH Bildu izan da bigarren indarra, nahiz aldea handitu egin den 2012ko bozekin alderatuz

EAJk 2.341 boto eskuratu ditu Elgoibarren, eta beraz, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izaten jarraitzen du gurean. Jeltzaleek 744 botoko aldea atera diote bigarren alderdi bozkatuenari, EH Bilduri (1.597 boto lortu ditu). 2012ko hauteskundeetan lortu zituzten emaitzei erreparatzen badiegu, aldea handitu egin da bien artean. Orduan, 2.328 boto eskuratu zituen EAJk, eta 1.959, EH Bilduk.

EAJk jaso ditu boto gehien Mendaron, eta EH Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, Podemosen aurretik

legebiltzarrerako hauteskundeak mendaro taulaEAJk 373 boto eskuratu ditu Mendaron, eta 105 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Podemos izan da hirugarren alderdirik bozkatuena, eta babes esanguratsu batekin sartu da, gainera, indar berri hau Mendaron, 144 boto eskuratu baititu, PSE-EEk –laugarren indarra- baino 87 gehiago. Hortaz, gehiengo handia lortu dute Mendaron Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarren erabakitzeko eskubidearen alde dauden hiru hautagaitzon ordezkaritzek. Parte-hartzea %62, 15ekoa izan da.

Dabid Garciaren hirugarren garaipena eta Ainhoa Sanzen bigarrena Elgoibarko Gau Krosean

 gau krosa dabid garcia helmuga elgoibarBero sargoriari aurre eginez 126 lagunek egin dute antxitxika Elgoibarko kaleetan gaur iluntzean jokatu den Gau Kros Herrikoiaren 7. edizioan. David Garcia durangarra, gizonezkoetan eta Ainhoa Sanz urretxuarra, emakumezkoetan, izan dira azkarrenak.

Joan Tarda eta David Fernandez politikari kataluniarrekin tertulia izan da Usuan

davidfernandez joantarda elgoibar tertulianAzken minutura arte aprobetxatu nahi izan du EH Bilduk hauteskunde kanpaina eta bi politikari kataluniarrekin 'Pikoteo Tertulia' egin dute Elgoibarren gaur gauean.

Elkarrekin Podemos alderdiak mahai informatiboa jarri du Kalegoen plazan

podemos elgoibar kanpaina plazanEusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako azken eguna da gaur, hilak 23, eta hauteskundeei begira duen programa azaltzeko informazio mahaia jarri dute Elgoibarko Elkarrekin Podemos alderdiko kideek Kalegoen plazan.

Elgoibarko Izarrak jarriko du txosna bihar, hileko azken zapatuko ferian

pizza tailerra 2014Hileko azken zapatuko feria antolatu dute Udalak eta Debemenek zapaturako, eta oraingo honetan Elgoibarko Izarrak jarriko du txosna. 11:00etatik aurrera, baserriko oilasko brotxeta eta txorizo egosi pintxoak salduko dituzte.

Ukitu sataniko duen 'Chupacabras' kantaren bideoklipa estreinatu du Munletek

munlet chupacabras mendaroMunlet bikoteak 2003an hasi zuen musika ibilbidea, eta ordutik lau disko atera dituzte. Azken lanari Chupacabras jarri diote izena, eta bihar aurkeztuko dute, Gararock jaialdian. Chupacabras singlea izango da zuzenean joko duten abesti berrietako bat, eta bideoklipa ere egin dute abesti horrekin. Mendaron grabatu dute osorik. Hona hemen:

Gararock musika jaialdia egingo dute Mendaron zapatuan

gararock mendaro kartelegazMendaroko lagun talde batek Gararock musika jaialdia antolatu du zapaturako (irailak 24). Garagartzan izango da jaialdia, 18:30etik aurrera. Arratsaldeko emanaldiak aire librean egingo dituzte, eliza aurreko parkean eta gaueko saioak, berriz, San Agustin kulturgunean.

Gau krosa jokatuko dute zapatu iluntzean Elgoibarko kaleetan barrena

gaukrosa elgoibar 2015Mintxeta atletismo taldeak antolatuta, 7. Gau Kros herrikoia jokatuko da zapatuan (irailak 24), Elgoibarko kaleetan.

San Bartolome elizatik plazara tirolina ikusgarria izango du Debabarrena Raidak

debabarrena raid julen ansolaZapatuan jokatuko da Debabarreneko orientazio raidaren bigarren edizioa, eta antolatzaileek ibilbideari eta proba bereziei buruzko xehetasunen berri eman dute. Proba berezi horietako batean, esaterako, San Bartolome elizan gora eskalatu beharko dute parte hartzaileek, eta gora ailegatutakoan, tirolina bidez, berriro ere Kalegoen plazara jaitsiko dira.

“Gure erronka zen sinesgarritasuna ematea, jendea inplikatzea eta herritarrei orain dela 80 urte pasatako hura biziaraztea”

gerra errekreazioa mojak elgoibarJoan den barixakuan eta zapatuan Elgoibarko kaleek 1936ra egin zuten salto gerran tropak herrira sartu zirenekoa errekreatu nahian eta talde eragilearen esanetan, helburu hori bete zuten. Balorazio oso positiboa egin dute Taupadak eta Elgoibar1936 Talde Eragileak.

PSE-EEko lehendakarigai Idoia Mendia IMH ezagutzen izan da Elgoibarren

idoia mendia pse elgoibar imh2Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina azken txanpan da eta herriz herri dabiltza alderdietako hautagaiak. PSE-EE alderdiko lehendakarigai Idoia Mendiak Erreminta Makinaren Institutua bisitatu zuen atzo. Gaur, berriz, Mendiaren alderdikideak arrosak banatzen aritu dira Elgoibarko eguenetako azokan.

Petti eta Uzta Eroa gaur eta Inoren Ero Ni bihar 'Sotoko Hotsak' zikloan

petti etxeko uzta elgoibarSinuosek antolatuta, gaur eta bihar izango da aurtengo Sotoko Hotsak musika zikloa. Aurtengorako bi kontzertu prestatu dituzte: Petti eta Etxeko Uzta eta Inoren Ero Ni. Bi emanaldiak Kultur Etxeko Sotoan izango dira, eta sarrera 3 euro kobratuko dute.

Petti eta Etxeko Uzta gaur eta Inoren Ero Ni bihar 'Sotoko Hotsak' zikloan

petti etxeko uzta elgoibarSinuosek antolatuta, gaur eta bihar izango da aurtengo Sotoko Hotsak musika zikloa. Aurtengorako bi kontzertu prestatu dituzte: Petti eta Etxeko Uzta eta Inoren Ero Ni. Bi emanaldiak Kultur Etxeko Sotoan izango dira, eta sarrera 3 euro kobratuko dute.

Sanlok Maalan egingo du aurten Garagardo feria, gaurtik domekara bitartean

sanlo garagardo feria elgoibar 2015Sanlo Eskubaloi Taldeak garagardo festa antolatu du, laugarren urtez. Irailaren 22an hasi eta 25era arte ez da janik, edanik eta musikarik faltako Maalako parkean. Gaur (irailak 22), 18:30ean, irekiko ditu ateak garagardo festak.