Famili Eguna egingo dute Idotorben urriaren 12an

 familia eguna atxutxiamaika elgoibarAtxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familiengan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Urriaren 12rako, Familia Eguna antolatu dute Idotorben, Ludotekarekin batera.

Familia Eguna egingo dute Idotorben urriaren 12an

 familia eguna atxutxiamaika elgoibarAtxutxiamaikak eta Ludotekak Familia Eguna antolatu dute elkarlanean urriaren 12rako, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Idotorbe auzoan izango da.

Arreiturre Institutuko bi ikasle saritu dituzte Komiki Digitalen Lehiaketan

arreiturre elgoibar komiki digitalak sarituak hBilboko Euskararen Etxeak antolatuta, Komiki Digitalen Lehiaketa egin dute aurten, laugarrengoz. Euskal Herriko ia 4.000 ikaslek hartu dute parte, eta bigarren saria eskuratu dute Gorka Mugerza Garcia eta Markel Sanchez Fernandez De Jauregi ikasle elgoibartarrek, LH 5. eta 6. mailakoen artean.

Manuel Gorriti eta Argi txakurra nagusi Aiastiako artzain txakur lehiaketan

san migel festak aiastia artzai txakurrakSan Migel jaiak ospatu dituzte asteburuan Aiastia auzoan. Hainbat lehia eta dema jokatu dituzte eta San Migelgo X. Artzain-txakur txapelketa izan da horietako bat, Euskal Herriko arraza libreko finala.

Txankakuako merkatarien eskaintza eta mauka bereziek jendetza batu zuten Maalako parkean

txankakua stock feria maala elgoibar orokorEskaintza eta mauka bereziak zituzten era guztietako produktuak erosteko aukera izan zuten zapatuan Maalako parkera gerturatu ziren herritarrek, Txankakuak antolatutako Stock ferian. Horrez gainera, 600 euro zozketatu zituzten erosketa txekeetan, eta sei lagunek jaso zuten saria, ehun euroko erosketa txekea. Era berean, urriaren 14ra bitartean kanpaina berria jarri du martxan Txankakuak, eta 500 euritako zozketatuko dituzte bezeroen artean.

Edoskitzearen Astea antolatu du Maitasunez Hazi elkarteak

edoskitze kalebarren elgoibar2Elgoibarko Maitasunez Hazi edoskitze edo laktantzia elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Edoskitzearen Astearen barruan. Joan zen zapatuan egin zuten lehena, elkartea beraren jendaurreko aurkezpena, alegia, Kalebarren plazan. Eguazten honetarako, berriz, edoskitzearen inguruko hitzaldia antolatu dute.

Eskola materiala banatu du Gurutze Gorriak zailtasun ekonomikoak dituzten familien artean

gurutze gorria elgoibar eskolara itzultze solidarioaZailtasun ekonomikoak dituzten umeei laguntzeko bi kanpaina ditu abian Gurutze Gorriak; Eskolara Itzultze Solidarioa da bata, eta Eskola Arrakasta bestea. Lehenengoa zailtasun ekonomikoak dituzten familiei eskolako materiala eskuratzen laguntzeko jarri dute martxan, eta Elgoibarko 22 umeren artean banatu dute Oiartzungo Carrefour supermerkatuan jasotako eskolako materiala.

Guillermo Hijanok ohorezko aipamena lortu du Iberoamerikako Kimika Olinpiadetan, Kolonbian

gilermo hijano Elgoibar olinpiada kolonbianIberoamerikako Kimika Olinpiadak jokatu dituzte Bogotan (Kolonbia), irailaren 19tik 24ra bitartean, hamazazpi herrialdetako ia 70 ikaslek. Guillermo Hijano elgoibartarra izan zen parte hartzaileetariko bat eta ohorezko aipamen bat eskuratu zuen.

Udalak sei lanpostu sortuko ditu 73.000 euroko diru-laguntzaren bidez

Langilea barandaua jartzen2013Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzutik jasotako 73.692,51 euroko diru-laguntza herriko sei pertsona kontratatzeko erabiliko duela jakinarazi du Elgoibarko Udalak.

Tropak Elgoibarren sartu ziren eguneko giroa lekukoen ahotan

2016 09 30 ahotsak 36gerra elgoibarElgoibarko kaleek 1936ra egin zuten salto duela bi aste, tropak herrira sartu zirenekoa errekreatzeko. Gertakari haiek bizitzea eta sufritzea tokatu zitzaien hainbat elgoibartarren testigantzak jasota daude ahotsak.com-en. Herrian zegoen giroa dute akorduan batzuek eta erreketeak etxean derrigortuta hartu behar izan zituztela beste batzuek.

San Migel festak ospatzen dihardute Aiastia auzoan

san migel festak aistia haritz edt 2012 elgoibarAtzo, San Migel egunez, hasi zituzten auzoko festak Aiastian. Auzo afariarekin hasi zituzten ospakizunek gaurtik domekara bitartean izango dute segida. Gaur, esaterako, Haritz dantza taldeak 30. aldiz dantza egingo du Aiastiako jaietan.

‘Daixola’ programan izena emateko epea zabalik da

daixola elgoibarko izarraElgoibarko Izarraren Daixola! egitasmoan izena emateko epea urriaren 6an amaituko da. LH4-6 urte bitarteko umeentzako programa da, eta euskaraz ondo pasatzeko helburuarekin sortu zuen Elgoibarko Izarrak duela bi urte, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan. Aurten aldaketa batzuekin dator egitasmoa.

Elgoibarko Gaztelekuak Ateak Irekitzeko Eguna egingo du urriaren 5ean

gazteleku elgoibarElgoibarko Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzuak eta instalazioak ezagutarazteko ateak irekitzeko eguna egingo dute datorren eguaztenean (urriak 5).

Giza katea eta 'Plazera plazara' jaialdia egingo ditu Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak abenduaren 2an

euskarak365 lipdub2015 elgoibarKalegoen Plaza eta Maalako parkea batuko dituen giza kateak hartuko dio lekukoa iazko Beitxu, Beitxu lipdub arrakastatsuari, Euskarak 365 Egun ekimenean, abenduaren 2an. Giza katearen ostean, Plazera plazara izeneko jaialdia antolatu dute.

Bertan behera geratu da Sanrock festibala, zapaturako euria iragarri dutelako

sanrock musika elgoibar bertanbeheraAste guztia eguraldi iragarpenari begira pasatu ostean, Elgoibarko Izarrako Kulturekintza taldeak Sanrock festibala bertan behera uztea erabaki du. Zapaturako (urriak 1) euria iragarri dute, eta Sanrock moduko festibala egiteko ezinbestekoa zen eguraldi lehorra.

Rockak hartu zuen Mendaroko Garagartza auzoa zapatuan

gararock mendaro bikustik rafagazEguraldia lagun, Mendaroko jendea ez ezik, inguruko herrietatik ere etorri zen jendea Gararock jaialdira. Mendaro, Elgoibar eta Bilboko musika taldeek hartu zuten parte musika jaialdian eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.

Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketa egingo dute zapatuan

mendaro marrazki lehia juanjo altuna 2013Aire Libreko Margo Lehiaketaren 21. edizioa egingo dute zapatuan, urriaren 1ean, Mendaroko kaleetan. Lanak, bai saridunenak eta baita aurkeztu dituzten gainontzekoenak ere urriaren 7tik 16ra bitartean, ikusgai egongo dira Lagun Betikoenean.

Txankakua merkatari elkarteak Stock feria egingo du zapatuan Maalan

 stockferia7 elgoibarStock feria antolatu du zapaturako (urriak 1) Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak. Maalako parkean egingo dute aurten, eta herriko 17 saltoki eta zerbitzuk parte hartuko dute guztira azokan.

Sanloren garagardo festa giro onean joan zen

sanlo garagardo festa maala elgoibar orokorSanlo eskubaloi kirol-taldeak Sanlober garagardo feria antolatu du aurten, laugarrengoz. Eguenetik domekara bitartean makina bat lagun pasa ziren Maalako parkean jarri zuten karpatik, eta antolatzaileak gustura gelditu dira. Ospakizunen ostean, asteburu honetan hasiko dira lehian Sanloko hainbat gehienak.

Joseba Etxeberria protagonistetako bat den Pedaló filma saritu dute Donostiako Zinemaldian

Pedalo filma joseba etxeberria elgoibarJuan Palacios zinegile eibartarraren Pedaló filmak irabazi du Euskal Zinemaren Irizar Saria, asteburuan amaitu den Donostiako Zinemaldian. Euskal Herriko kostaldea, Biarritzetik Bilbora, pedaló batean zeharkatzen duten hiru lagunen bidaia zoroa kontatzen du dokumental honek. Deban bizi den Joseba Etxeberria elgoibartarra da hiru “marinel” horietako bat.