'Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez' ikastaroko saio solteetara azaltzeko aukera zabaldu dute

euskal kantagintza ikastaroa elgoibar gotzon barandiaranGure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroan izena eman ez dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute aurrerantzean, saio solteetara azalduz. Urriaren 5ean izan zen estreinako saioa (hona hemen lehen saioko kronika), eta urriaren 19an izango da bigarren saioa.

Elgoibarko Ludotekak kale ekintza batekin bukatuko du promozio kanpaina

ludoteka elgoibar maalanElgoibarko Ludotekak bazkide kanpaina jarri zuen abian ikasturte hasierarekin batera, eta barixaku honetan Maalako parkean egingo duten ekitaldi batekin emango diote amaiera aurtengo promozio kanpainari.

Idotorbeko bizikleta igoerako errekorrak ondu dituzte Iker Eskibelek eta Maite Maiorak

san pedro bizikleta igoera Elgoibar iker eskibelIker Eskibelek (Eskoriatza, 1993) Idotorbera bizikletaz igo den estreinako aldian irabazi du Julian San Juanen Oroimenezko 25. San Pedroko igoera. Hamahiru minutu eta 20 segundoan egin du igoera, eta honenbestez, segundo batean ondu du Iñigo Larizek 2002an ezarri zuen marka. Maite Maiorak ere aurreneko parte hartzea zuen eta garaipenaz gainera errekorra ezarri du (17:40).

Migratzaileen inguruko uste okerrak isildu eta gogoeta sustatu nahi du ‘Elgoibarren Elkar-Bizi’ egitasmoak

kultur artekotasuna jardunaldiak elgoibarElgoibarren elkar-bizi! jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak, urriaren 13tik 28ra bitartean. Gizartean zabaldutako uste okerrak isildu eta gogoeta egitera bultzatu nahi gaitu egitasmo honek. Hainbat hitzaldi, tailer eta ekimen antolatu dituzte nagusi zein umeentzat, nork bere berezitasunak izan arren, oinarrian denok berdinak garela erakusteko.

Hazilan egitasmoan izena emateko epea urriaren 14ra arte luzatu dute

 hazilan debabarrena debegesa elgoibarGazteen laneratzea sustatzea helburu duen Hazilan proiektuaren bigarren edizioan parte hartzeko izen-emateko epea barixakura arte, urriak 14, luzatu du Debegesa garapen agentziak.

Nerea Sasiainek brontzezko domina lortu du Euskadiko Soinu Zahar Txapelketan

nerea sasiain soinu zahar pasaiaInazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasle Nerea Sasiainek hirugarren postua eskuratu du senior mailako Euskadiko X. Soinu Zahar Txapelketan.

Idotorbeko bizikleta igoera jokatuko dute eguaztenean, denboraldiari agur esateko

san pedro bizikleta igoera2015 gonzalez larizElgoibarko Lagun Taldea txirrindulari elkarteak antolatuta, zikloturistentzako Julian San Juanen Oroimenezko 25. San Pedroko igoera jokatuko dute eguaztenean, urriaren 12an.

Realzale sentimendua bizirik lau belaunalditan

 realzale familia elgoibar 4 belaunaldi 2Belaunaldiz belaunaldi realzale sentimendua transmititu eta bizirik mantendu duen familia elgoibartar bat ezagutzeko bisitan izan dira Elgoibarren Real Sociedad TV-koak.

Elgoibarko familia batek bizirik mantendu du Realzale sentimendua lau belaunalditan

 realzale familia elgoibar 4 belaunaldi 2Belaunaldiz belaunaldi realzale sentimendua transmititu eta bizirik mantendu duen familia elgoibartar bat ezagutzeko bisitan izan dira Elgoibarren Real Sociedad TV-koak.

Elgoibarko eta Mendaroko irudiak GipuzkoAround proiektuko bideoan

 gipuzkoaaround bideoa elgoibarGipuzkoari itzulia sei minutuan egitea, horixe izan da GipuzkoAround proiektuaren baitan egin duten bideoaren helburua. Gipuzkoa osatzen duten 89 udalerrietako irudiak jaso dituzte, tartean Elgoibarkoak eta Mendarokoak. Orain dela sei urte Dancing in the Basque Country bideoa egin zuten lagunek sortu dute bideoa, Donostia 2016ko Energia Olatuak programarekin batera. (bideoa dauka)

Lasterketa Bertikalen Kopako azken probara lidergoan ailegatuko dira Murua eta Lendinez

anboto km bertikala podium liderrak elgoibarAnbotoko kilometro bertikala jokatu zen zapatuan, Lasterketa bertikalen Euskal Herriko Kopako azken aurreko proba. Aitor Osa itziartarra izan zen azkarrena gizonezkoetan eta Iñigo Lariz eta Iban Murua elgoibartarrak sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. Ainhoa Lendinezek, berriz, laugarren postua eskuratu zuen emakumezkoetan.

Errosariko Amaren ezpata dantza egin dute Elgoibarko kaleetan

 ezpatadantza haritz edt elgoibarErrosarioko Ama Birjinaren Eguna izan da gaur, urriak 7, eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek Errosarioko Amaren ezpata-dantza egin dute Elgoibarko kaleetan.

Errosarioko Amaren ezpata dantza egin dute Elgoibarko kaleetan

 ezpatadantza haritz edt elgoibarErrosarioko Ama Birjinaren Eguna izan da gaur, urriak 7, eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek Errosarioko Amaren ezpata-dantza egin dute Elgoibarko kaleetan.

Etxez etxeko laguntza zerbitzura bideratutako aurrekontua handitu eta eskaintza zabalduko du Elgoibarko Udalak

 ane beitia blanca larrañaga elgoibarElgoibarko Udalak Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren Udal araudia egokitu duela iragarri du. Egokitzapen honekin, zerbitzuaren ordainketarako Udalak bideratutako diru kopurua, zein onuradun kopurua, asko handituko direla nabarmendu dute.

Beldurrezko Gauak zine zikloa antolatu du Sutegixa gaztetxeak

 sutegia beldurrezko gauak elgoibarBeldurrezko zine zikloa zikloa hasiko da barixaku honetan Elgoibarko Sutegixa Gaztetxean. Session 9 filma izango da eskainiko duten aurrenekoa.

Pintxo Kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasle nagusiek

 pintxp kontzertua elgoibar 1Inazio Bereziartua musika eskolako ikasle nagusien taldeek Pintxo Kontzertua izeneko emanaldia eskainiko dute gaur (urriak 6) arratsaldean.

Kaleratze egoeran dauden pertsonak babesteko jardueren protokoloa onartu du Elgoibarko Udalak

udaletxea elgoibar 2006Elgoibarko Udalak aho batez onartu zuen azken osoko bilkuran kaleratze egoeren aurrean Udalak burutu behar dituen jardueren protokoloa.

Errosarioko Ama Birjinaren ezpata dantza barixakuan egingo dute

 errosario ezpata dantza elgoibarAurten Errosario kalean jairik egingo ez duten arren, Haritz dantza taldeak zortzigarrenez aterako du Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarko kaleetara. Gainera, dagokion egunean bertan, urriaren 7an, dantzatuko dute, barixakua izan arren.

Aurten ez da Errosario kalean jairik egingo

errosario jaiak elgoibar zzentxoa2Errosario kaleko jai-batzordeak amaitutzat eman du bere jarduna, eta horrenbestez aurten ez da jairik izango, ez behintzat azkeneko urteotan ezagutu dugun formatoan. Hildako bizilagunen aldeko meza, salbea eta Haritz dantza taldeak Errosarioko Amaren omenez egin ohi duen ezpata-dantza egingo dira, baina ez egitarauan hutsik egin gabe egin ohi ziren gainerako ekitaldiak.

Sormen eta mugikortasun proiektu batean parte hartzeko aukera izango dute Debabarreneko artista eta sortzaileek

sormen mugikortasun programa debegesaArtista eta sortzaileei zuzendutako sormen-mugikortasun programa europar batean parte hartuko du Debegesa eskualdeko garapen agentziak. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako mugikortasun programa honek Euskadiko eta Akitaniako 40 urtetik beherako 24 sortzaileren mugikortasuna ahalbidetuko du. Debabarreneko sortzaileek datorren urriaren 20ra arte dute zabalik eskaera aurkezteko epea.