Joseba Etxeberria da S.D. Amorebietako entrenatzaile berria

 joseba aetxeberria elgoibar amorebieta entrenatzailea 1Joseba Etxeberriaren (Elgoibar, 1977) entrenatzaile ibilbideak aurrera darrai eta Bigarren B Mailako talde bat, Amorebieta, gidatuko du hurrengo denboraldian. Amorebieta futbol taldeak gaur egin du ofizial Joseba Etxeberriaren fitxaketa.

Espainiako Energia ministro Alvaro Nadal Danobaten izan da bisitan

2017 06 05 nadal ministroa pp danobat elgoibar 2Espainiako Gobernuko Energia ministroak Alvaro Nadalek DanobatGroup kooperatibak Elgoibarren duen lantegiari bisita egin dio gaur.

Jasone Osorok 'Eskularru Beltzak' liburu bilduma berria aurkeztu du

jasone osoro elkar elgoibar lander garroBoxeoa, muturrak txikitzeko kirola baino gehiago, bizi jarrera da, eta horixe bera izango du ardatz Jasone Osoro Igartua idazle elgoibartarraren Eskularru beltzak (Elkar) gazteentzako bilduma berriak.

Jorge Lopez gasteiztarrak irabazi du Elgoibarko Kaleko Margo Lehiaketa

kaleko margo lehiaketa egur elgoibar danakKaleko Margo Lehiaketa egin zuten zapatuan Elgoibarko kaleetan eta parte hartu zuten margolariek "maila handiko" artelanak aurkeztu zituztela jakinarazi du Egur arte tailerrak.

Gosetean kaletarrak baserrietara tripa-alde lanera

 nekazaria elgoibar ahotsak gure gipuzkoa garia36ko Gerra osteko gosetean kaletarrak baserrietara joaten ziren garia ebakitzera, tripa-alde lanera. Idotorbe auzoko Egigurentxiki baserriko Josefa Gabilondo Agirregomezkortaren testigantzak jasota dituzte ahotsak.eus-en.

Maite Maiora: "Irabazteak bakarrik balio zidan oraingoan"

Ametsa egi bihurtu zuen Maite Maiorak (Mendaro, 1980) joan den domekan, Zegama Aizkorri mendi maratoian. Bera izan zen azkarrena eta jantzi zioten txapela, baina asko izan ziren haren garaipenaz poztu zirenak. Handia egin zuen eta hunkituta ageri ziren senide eta gertukoak,  tartean Iñigo Lariz (Elgoibar, 1983), astebete aurretik kilometro bertikalen Espainiako Txapelketan podiumean lagun izan zuena. BARRENek mahai berean batu ditu biak.

Mintxetako berdegunea aldatzeko lanak hasi dituzte

 mintxeta belar artifiziala aldatzen elgoibar2Eguenean hasi zituzten Mintxetako futbol zelaiko berdegune artifiziala aldatzeko lanak. Nazioarteko Futbol Federazioak (FIFA) ematen duen ziurtagirua duen zelaia artifiziala jarriko dute Elgoibarren, bi izarrekoa, hain justu ere.

Elgoibarko Gure Esku Dagok ekainaren 10eko ekitaldirako konpromiso-txartelak banatuko ditu gaur Kalegoen plazan

Ekainaren 10ean Bilbon egingo den ekitaldian parte hartzera deitu du Elgoibarko Gure Esku Dagok. Ekitaldi horri begira, gaur, ekainaren 2, mahaia jarriko dute Kalegoen plazan, 18:00etatik 20:00etara, Bilbora joateko konpromiso-txartelak banatzeko. 2 euroan eskura daitezke konpromiso txartelok.

Zuzenketa: Meka ikastetxeko aurrematrikulazioa ekainaren 5etik 16ra

meka elgoibar publizitateaOkerreko publizitatea argitaratu dugu aste honetan etxean jasoko duzuen BARREN aldizkarian. Meka Lanbide Eskolak jarri duen publizitate orrian, "Ate Irekiak maiatzaren 12an" izango direla jartzen duen lekuan, "Aurrematrikula ekainaren 5etik 16ra" izango dela jarri behar zuen.

Erromeria gidatua ekainaren 9an, Maalan

errebal elgoibarErromeria gidatua antolatu dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak ekainaren 9rako, Elgoibarko Udalaren Kultura Sailaren babesarekin.

Inazio Bereziartuako ikasleek Pintxo Concert-a eskainiko dute gaur eta dantza jaialdia bihar

dantza jaialdia elgoibar bereziartuaInazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek dantza jaialdia eskaniko dute barixakuan Kalegoen plazan. Gaurko, berriz, Pintxo-Concert saioa antolatu du musika eskolak.

Itsas azpiko bulkanismoa ezagutzeko aukera Elgoibarren

maltzaga bidegorria elgoibar bulkanismoa gemma mugerzaDomekarako ibilaldi geologikoa antolatu dute, itsas azpiko bulkanismoa ezagutzeko. Maltzagako bidegorrian zehar egingo dute ibilaldia, eta besteak beste, pasealekuan ageri diren harri bulkanikoei buruzko azalpenak emango ditu Inma Mugerza geologoak.

Hellgoibarko Metal Gaua egingo dute barixakuan, Maalako parkean

hellgoibar metal elgoibar Quaoar2Musikari ile luzez beteko da barixaku honetan Maalako parkeko eszenatokia, eta erritmo bizi eta indartsuak ekarriko dituzte Bilbo eta Madril aldetik. Hilabete batzuetako isilunearen ostean, bosgarren urtez Hellgoibarko Metal Gaua antolatu du Sinüosek ekainaren 2rako. Bi talde gonbidatu dituzte, Quaoar eta Adrift, eta kontzertua Maalako parkean izango da, ohi legez.

Hiru tona janari batu ditu Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak

janari bilketa elgoibar gurutzegorria bmElgoibarko Gizarteratze Mahaiak janari bilketa egin zuen joan den astean BM supermerkatuan, eta gutxi gorabehera 3.050 kilo elikagai jaso zituzten bi egunetan. Dagoeneko bidali dituzte Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Bergaran duen biltegira.

Elgoibarko Mendi Itzulia 'Gailurra Martxan' saioan

gailurra martxan elgoibar plazanElgoibarko Mendi Itzulia ezagutzen izan ziren Gailurra Martxan saiokoak Morkaikoren Egunean, eta ekainaren 1ean, eguenean, emitituko dute saioa ETB1en. Andoni Aizpuruk Elgoibarko Itzulia egin zuen, eta kirolari profesionalak, herritarrak eta elkarte ezberdinetako kideak izan zituen bidelagun. Bitartean, Irati Andak herria eta inguruak ezagutu zituen.

June Loidi eta Asier Urain Euskadiko jokalari onenak

loidi urain sanlo elgoibar euskadiko onenakEuskal Eskubaloi Federazioak maila ezberdinetako 2016-17 denboraldiko euskal jokalari onenak saritu ditu, eta jubeniletan Sanloko bi jokalari izan dira hautatuak: June Loidi eta Asier Urain.

Elgoibarko Kaleko Margo Lehiaketa egingo dute zapatuan, seigarrengoz

kaleko margo lehiaketa2016 elgoibar egurEgur Arte Tailerrak Elgoibarko Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du zapaturako, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Aurten, herriko lan onenari sari berezia emango diote.

Iban Gonzalezek bigarren postua lortu zuen Zumarragako Hiria txirrindulari proban

master zumarraga gobike iban glez 1Master mailako Zumarraga Hiria txirrindulari lasterketa jokatu zuten domekan eta Eibartrans-Gobike taldeko Iban Gonzalez elgoibartarrak bigarren postuan gurutzatu zuen helmuga marra. Master 30 mailako irabazlea izan zen gainera.

Kontziliazioaren gaineko galdetegia jarri du abian Elgoibarko Udalak

kontziliazioa hitzaldia elgoibar sotoa 1Elgoibartarren denboraren erabilera, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna ezagutu eta aztertzeko galdetegia prestatu du Elgoibarko Udalak. Etxetik kanpo lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago.

Kontziliazioaren gaineko galdetegia jarri du abian Elgoibarko Udala

kontziliazioa hitzaldia elgoibar sotoa 1Elgoibartarren denboraren erabilera, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna ezagutu eta aztertzeko galdetegia prestatu du Elgoibarko Udalak. Etxetik kanpo lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago.