Maite Maiora nagusi Fuente De-ko kilometro bertikalean; Lariz eta Lendinez podiumean

fuente de maite MaioraIgoera bertikalen Munduko Zirkuituko bosgarren proba jokatu dute gaur Kantabrian, Fuente De-ko Kilometro Bertikala. Emakumezkoetan hiru euskaldun izan dira azkarrenak: Maite Maiora, Maria Zorroza eta Ainhoa Lendinez. Gizonezkoetan hirugarren postua lortu du Iñigo Larizek.

Ultra lasterketen Espainiako Txapelketa irabazi du Javi Dominguezek

 javi dominguez traveseraTravesera mendi lasterketa jokatu zuten zapatuan Europako Mendietan eta Javi Dominguez gailendu zen ultra lasterketen Espainiako Txapelketa ere jokoan zegoen proban. Etxetik gertuago jokatu zen Gasteizko Mendiak proban ere aurrenekoekin lehian ibili ziren elgoibartarrak. Gorka de la Horrak bigarren egin zuen.

Txankakuak 1.000 euro zozketatuko ditu, arratsalde batean gastatzeko

txankakua elgoibar 25 urteTxankakua Elgoibarko Merkatarien Elkarteak 25 urte bete ditu, eta bezeroen fideltasuna eskertzeko 1.000 euro zozketatuko ditu ekainaren 15ean erosketak elkarteko dendetan egiten dituzten lagunen artean. Saria herrian gastatu beharko da, arratsalde bakar batean.

Psikologia ebolutiboan eta Haur Hezkuntzan aditua den Aldo Fortunatik hitzaldia eskaini zuen Elgoibarren

jardunaldi pedagogikoa meka elgoibarElgoibarko Meka Lanbide Eskolak Haur Hezkuntzako Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditu, eta jardunaldi horien barruan hitzaldia eskaini zuen Aldo Fortunati italiarrak, La Bottega di Geppetto, Haurtzaroari buruzko dokumentazio eta ikerketa-zentroko zuzendariak.

'Biraka Disko' jaialdia eskainiko dute gaur Mendaron, eta datorren astean Elgoibarren

biraka dantza elgoibar plaentxiaeusBiraka dantza taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna, Biraka Disko izenekoa, eskainiko du gaur (ekainak 9) Mendaron. Elgoibarren datorren astean eskainiko dute, ekainaren 14an, 15ean eta 16an.

Trinitate festak ospatuko dituzte asteburuan Elgoibarren eta Mendaron

 trinitateak elgoibar danborrada umeak 2016Barixakutik astelehenerarte festa giroan murgilduko dira Elgoibar eta Mendaro, bi herrietan ospatuko dituzte-eta Trinitate jaiak. Elgoibarren, Errebal taldearen eromeria gidatuarekin hasiko dira festak barixaku arratsaldean. (egitaraua dauka)

Vicente Franco: “Gustatuko litzaidake elgoibartarrek nire bideoklipean parte hartzea”

pepeflow elgoibar musikaria 1Vicente Franco Anguloren atzean Pepeflow593 musikaria dago. Ekuadorren jaio zen duela 35 urte, eta 2010ean iritsi zen Elgoibarrera. Musikaria da, eta musikatik bizi nahi du. Bideoklip bat grabatu nahi du Elgoibarren ekainaren 16an, eta herritarrei dei egin die grabazioan parte hartzera.

Elgoibarko baserrietako sagardo dastaketa egingo dute zapatuan

sagardo lehiaketa elgoibar trinitateakSan Bartolome jaietatik harago, Maalako Jai Batzordeak herriko beste jaien antolakuntzan parte hartzeko apustua egin du, “herrixak herrixantzako” balorearen ildotik. Hortaz, hainbat ekintza antolatu dituzte Trinitate Jaietarako.

Euskararen erabileran bost puntu egin da behera Mendaron hogei urtean

 arnasguneak bilera mendaroEuskaldunen kontzientzian eragin eta euskararen arnasguneak sendotzeko tailerraren bigarren saioa egin zuten martitzenean Mendaron. Udalak antolatu zuen tailerra, UEMArekin lankidetzan, eta Mendaroren indarguneak eta ahulguneak identifikatu, eta zuzendu edo hobetu beharreko puntuetan lehentasunezkoak zeintzuk ziren adostu zituzten tailerrera batutakoek.

Kiribil eta 'Ekain Txou' pailazo ikuskizuna barixakuan, Kalegoen plazan

kiribil plazan elgoibar atxutxiamaikaKiribil pailazoaren barixakuko saioa Kalegoen plazan izango da. Oraingoan ere ez da bakarrik etorriko, Ludoteka ibiltariaren barruan ikuskizuna eskainiko baitu Ekain Ibarguren pailazo azpeitiarrak.

Laukok ezin izan zuen Kopa irabazi

lauko elgoibar sanlo lekuederLauko senior emakumezkoen eskubaloi taldeak ezin izan du denboraldia titulu batekin agurtu. Gipuzkoako Kopako finalean 26-31 galdu zuten Bera-Bera taldearen aurka, Donostian.

Garaian garaiko produktuak eta Elgoibarren hazitako abereak Trinitateetako azoka berezian

 trinitate azoka elgoibar behia2Trikinate jaien barruan, Trinitateetako 16. Azoka berezia egingo dute zapatuan Elgoibarren. Herriko baserrietako produktuak erosi eta dastatzeko aukera egongo da batetik, eta bestetik, Elgoibarko baserrietan hazitako abereak jarriko dituzte ikusgai Aita Agirre plazan.

Enpresetan euskara sustatzeko diru laguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak

errotuloak euskaraz elgoibar denetikEguneroko lanean euskararen erabilera bultzatzeko urratsak eta ekintzak martxan jartzera animatu nahi ditu Elgoibarko enpresak Elgoibarko Udalak, eta horretarako, diru laguntzak emango ditu. Era berean, herriko establezimenduetako errotulu nagusia edota irudi korporatiboa euskaraz jartzeko diru-laguntzak ere emango ditu Udalak.

Mendaroko Kirol Egunak 130 ume batu zituen

kirol eguna mendaroKirol Eguna egin zuten joan den zapatuan Mendaron, Arno guraso elkarteak antolatuta, eta 130 ume inguru batu ziren Ikastolako patioan.

Euskal Herriko arku tiraketa txapelketa egingo dute zapatuan Mintxetan

arku tiraketa mintxeta gipuzkoa federazioaElgoibarko Zarta Arkulari Taldeak eta Gipuzkoako federazioak antolatuta, Euskal Herriko Arku Tiraketa Txapelketa jokatuko dute zapatu honetan, hilaren 10ean, Mintxetako igerilekuen ondoko zelaian.

Lau edukiontzi kiskali dira bart Azkue auzoan

edukiontziak azkue elgoibar kiskalita 1Azkue auzoko baselizaren ondoan zeuden lau edukiontzi kiskali dira. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

C.D. Elgoibarren mendeurrenaren harira sortutako martxa joko dute nagusien danborradan

danborrada trinitateak elgoibar 2016Atabal elkarteak jakinarazi duenez, C.D. Elgoibarren mendeurrena izango da danborradaren gaia aurten. Nagusien danborradaren inguruko beste hainbat kontu ere ezagutarazi dituzte.

Xabier Loiolak bigarren amaitu du Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa, irabazlearekin berdinduta

hiru txirlo gip txap elgoibar amaiera sanmigelHamar jardunaldiren ostean, Floreaga taldeko Jose Muñoz azkoitiarra izan da bolaririk erregularrena Gipuzkoako 48. hiru txirlo bola joko txapelketan. 40 txirlo botata irabazi du txapela. San Migel taldeko Xabier Loiola izan da txapeldunordea, honek ere 40 txirlo botata.

Elgoibarko bikote bat espetxeratu dute droga trafikoagatik

droga elgoibar ertzaintza eibarEibarko ertzain etxeko agenteek 32 urteko gizonezko bat eta 27 urteko emakumezko bat atxilotu zituzten joan den eguaztenean Elgoibarren. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, osasun publikoaren kontrako delitua leporatzen diote bikoteari, eta epaileak hala erabakita espetxean daude joan zen barixakutik.

Martin Hernandez txapeldunorde Euskadiko Txapelketa absolutuan

martin hdz lasarteJubenil mailako Euskadiko Atletismo Txapelketa irabazi eta astebetera, Martin Hernandez Beitia antxitxikariak nagusiekin neurtu zituen indarrak domekan, Durangon, eta txapeldunorde izatea lortu zuen Euskadiko txapelketa absolutuan.