Blandiblu tailerra antolatu dute Elgoibarko liburutegian

blandiblu elgoibar liburutegia 1Irailean antolatu zuten blandiblu tailerrak Elgoibarko umeen artean izan zuen arrakasta ikusita, beste bi saio gehiago antolatu ditu Gotzon Garate Udal Liburutegiak.

Lau lanpostu sortuko ditu Udalak enplegua sustatzeko planaren baitan

farolak aldatzen txankakoa 2016 05Debabarrena eskualdeko enplegu-planaren barruan, Elgoibarko Udalak elektrikari lanpostu bat eta jarduera anitzetarako beste hiru eskainiko ditu.

Tenis Jaialdiak ehun ume baino gehiago batu zituen

tenis jaialdia olaizaga eskolakirola 1Eskola Kirolari hasiera emateko Tenis Jaialdia egin zuten joan dez zapatuan Olaizaga kiroldegian, eta ehun ume baino gehiagok parte hartu zuten.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren teknifikazio proiektuan parte hartzeko aukeratu dute Alex Bergua

alex bergua pilotaria elgoibar lagunakPilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzeko teknifikazio proiektuan infantil eta kadete mailako 52 pilotari ari dira dagoeneko entrenatzen, eta horien artean da Alex Bergua elgoibartarra. Beñat Rezusta pilotari profesionala izango du irakasle entrenamenduetan.

Gazteen laneratzea sustatzea helburu duen Hazilan programan izena emateko epea luzatu dute

hazilan debabarrena ElgoibarHazilan egitasmoa 20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei zuzenduta dago, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituztenei. Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute urriaren 19a baino lehen.

Bideoa: Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna?

Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak Mari Luz Esteban antoprologoari egindako zuzeneko elkarrizketarekin hasi zuten urriaren 4an Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta zikloa, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun Sailek elkarlanean antolatutako zikloa.

Aiastiako San Migel jaietako txahalaren zozketak badu irabazlea

zekorra san migel zozketa elgoibarSan Migel jaien barruan Txahal baten zozketa egin zuten Aiastiako jai batzordekoek eta irabazlea azaldu dela jakinarazi dute.

Herriko 17 saltokik prezio baxuetan jarri zituzten euren produktuak Maalako parkean

stock feria txankakua elgoibar maalaTxankakua merkatari elkarteko 17 saltoki eta zerbitzuk parte hartu zuten Maalako parkean egin zuten Stock Ferian. Era guztietako maukak aurkitzeko aukera izan zuten herritarrek eta, zortea alde izan zuten sei lagunek ehun ehuroko sei erosketa txeke ere eraman zituzten etxera.

Ezpatek batuta aritu dira dantzan Errosariko Amaren Egunean

ezpata dantza errosario ama haritz kalegoenEzpatak taldea lotzeko erabiltzen direla da ezpata dantzen ezaugarri bereizle nagusia, eta halaxe aritu dira Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideak Errosarioko amaren aldeko ezpata-dantzan.

Festa giroko barixakua izan da gaurkoa Elgoibarko kaleetan

mauxitxa elgoibar errisario erraldoiakErrosario kaleko jairik ofizialki ospatu ez bada ere, festa giroa izan da nagusi gaur Elgoibarko kaleetan. Bastetik, Errosario inguruko kaleetan kalejiran ibili dira Mauxitxa txarangakoak, erraldoi eta buruhandien laguntzaz; eta, bestetik, Ludoteka Ibiltariak girotu du Maalako parkea.

Daniel Sanchez argazkilari iruindarraren lanen erakusketa jarri dute Elgoibarren

daniel sanchez argazki erakusketa ongarri elgoibar 1Daniel Sanchez (Iruñea, 1974) argazkilariaren lanekin erakusketa osatu dute Ongarri Argazkilaritza Taldeak eta Elgoibarko Kultura Sailak, eta gaurtik hilaren 21era izango duzue ikusteko aukera Elgoibarko Kultur Etxean.

Basque Ultra Trail Series zirkuituko azken etapa Elgoibartik pasako da zapatuan

Buts JonBano ButsEtapa1Basque Ultra Trail Series (BUTS) zirkuituak Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostia lotuko ditu lau etapatan (500 kilometro eta 24.600 metroko desnibel positibo metatua). Lehen hiru etapak egin ostean, gaurtik domekara bitartean egingo dute azkena, Donostia eta Bilbo lotuko dituena. Zapatu goizean pasako da Elgoibartik.

Emakumeen ahalduntzerako coaching tailerra, Elgoibarren

Emakumeen ahalduntzerako coaching tailerra antolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak. Hogei orduko tailerra izango da, eta Eider Perezek zuzenduko du.

Imanol Alvarez afizionatu mailako Ampo taldean arituko da datozen bi denboralditan

imanol alvarez txirrindularia elgoibar lagun taldea

Gazte mailatik afizionatuetarako jauzia eman du Imanol Alvarez (Elgoibar, 1999) txirrindulariak. Joan den barixakuan sinatu zuen bi urterako kontratua Ampo Goierri Txirrindularitza Taldearekin.

Senarrak hil duen Gasteizko emakume baten hilketa salatzeko lapiko jotzea egingo dute Mendaron

lapiko kotze mendaro emakumea hilIndarkeria matxistaren biktima berri bat egon dela salatzeko gaur iluntzerako antolatu duten lapiko jotzean parte hartzera deitu ditu herritarrak Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak.

Juan Jose Ibarretxe eta Markel Olanok 'Kultura da gakoa' izeneko hitzaldia emango dute Elgoibarren

ibarretxe olano elgoibar hitzaldia el mundoMarkel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak hitzaldia eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian, urriaren 19an, Kultura da gakoa. Gipuzkoa eta Euskadi munduan izenburupean.

Elgoibarko Enduro moto lasterketan 100 pilotu inguruk parte hartuko dute

enduroa mintxeta orokorUrnobitza Kirol Klubak 15. Elgoibarko Enduro moto lasterketa antolatu du domekarako, urriaren 8rako. Gipuzkoan egiten den modalitate honetako proba bakarra da Elgoibarkoa, eta Euskadi eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria izango da.

Ludoteka ibiltaria Maalan izango da barixakuan

ludoteka ibiltaria maala elgoibarElgoibarko Ludoteka kalera irtengo da barixaku honetan, Malako parkera, hain zuzen ere. Sukaldaritza eta eskulan tailerrak eskaintzeaz gainera, kalera egokitutako zenbait mahai jolas ere jarriko dituzte.

Ufalak sahiesteko obrak aurrera doaz Mendaron

ufalen aurka obrak mendaro 1Garagartza auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, uholdeak sahiesteko hainbat lan egin ditu Mendaroko Udalak.

Tenis jaialdiarekin hasiko da Eskola Kiroleko denboraldi berria, zapatuan

tenis jaialdia elgoibar.eus 2014Olaizaga kiroldegian egingo duten Tenis Jaialdiarekin hasiko da asteburu honetan Eskola Kirola egitasmoko denboraldi berria. 435 umek eman dute izena aurten.