5. Edukiontzia ipini zenetik, gaikako bilketak %12ko igoera izan du

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko EAJ

5 edukiontzia eta ni

Emaitzak eta asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia   Pelota eskola

Hona hemen aurreko asteburuan gure elkarteko pilotariek izan zituzten emaitzak eta aste honetan jokatuko dituzten partiduak.

Ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluze Futbol Taldea

Hiru partido jolastuko dira zapatua 7 an Ezozin

Eroa Naizen eibartarrak bihar Gaztetxian

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko Gazteria

Bihar, osteguna, Eroa Naizen talde eibartarrak kontzertua eskeiniko du Soraluzeko Gaztetxian. Musika esperimentala jorratzen du taldeak. 22:00etan hasiko da kontzertua.

eroa naizen kartela

TXUMA Cave, Nick MURUGARREN: Nick Cave euskarara bihurtu zenekoa/zutenekoa.

Erabiltzailearen aurpegia   Gaztelupe

Izar & Star Bilboko zikloak gustuko sortzaile baten obraren egokitzapena egiteko gonbitea luzatu die hainbat euskal musikari. Txuma Murugarrenek Nick Cave australiarra aukeratu zuen eta bere diskografiatik "Nocturama" diskoa. 

NICK MURUGARREN BAND

 

MUS txapelketa IV. Jardunaldixa

Erabiltzailearen aurpegia   Gaztelupe

Domeka honetan jokatu zan MUS txapelketan IV. jardunaldixa eta beste behin Alonso - Eguren bikotiak eraman zitxuan bildotsa eta 8 puntuak.

Mahaixak prest

Herri ekimenetan erabiltzeko karpak erosi ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

Herriko eragile zein norbanakoek antolatzen dituzten herri ekimenetan erabiltzeko karpak erosi ditu Udalak. Karpa hauek, erabili ahal izateko Udaletxeko Harrera Bulegoan egin beharko da eskaria.

IMG-20150123-WA0003

Urteroko kalejira Santa Ageda bezpera ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Ezoziko Ama Abesbatza

Eguazten honetan, hilan 4an, urtero moduan ohittura zaharrak mantenduz, Santa Ageda bezpera ospatzeko kalejiran urtengo da Ezoziko Ama Abesbatza.

2013ko kalejira

Hezkuntza Proiektua diseinatzen hasi dira eragileak

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan ateratako ondorioei jarraituz Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektua diseinatzeko lanari ekin dio Hezkuntza Proiektuko lan taldeak.

BO6

Itsasoegi baserriko bidea asfaltatu da

Erabiltzailearen aurpegia   Udaletxeko komunikazioa

Baserri bideak konpontzeko lanen artean, Itsasoegi baserrirako bidea asfaltatu du Udalak. Orain arteko hormigoizko bidea egoera txarrean zegoelako egin dira lan hauek. 23.431, 29 eurotako inbertsioa izan da.

IMG 20141219 120041

Ariketa fisikoa egiteko makinak jarriko dira bidegorrian

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

Gaur hasi dira Soraluzetik Osintxurako bidegorrian ariketa fisikoak egiteko makinak instalatzen. Makina hauekin, bertan paseoan ibiltzen diren herritarrek bestelako ariketa fisikoak egiteko aukera izango dute horrela.

Soraluze BIDEGORRI

Zarauzko jolas-festara goaz, eta zu bazatoz?

Erabiltzailearen aurpegia   Kukumixo Aisialdi Taldea

Amaraunak, EHko aisialdi taldeen arteko sareak, Jolasaz hezi kalea bizi jaialdia antolatu du Otsailaren 21ean Zarautzen. Sare horretako kide garen herriko Kukumixo Aisialdi Taldekoak antolakuntza lanetan buru belarri ari gara eta egun pasa joateko autobusa antolatu dugu herriko haur, gazte, guraso eta gainontzekoentzat.

Kartela egitaraua

Santa Ageda

Erabiltzailearen aurpegia   Musika eskola

santa ageda7txiki

Kaixo, datorren asteazkena, otsailak 4, Santa Ageda bezperako Kalejira egingo dugu Musika Eskola eta Bertso Eskolako ikasleekin arratsaldeko 18:30etan. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta zaudete!!!

Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluze Futbol Taldea

Lehen taldeak lortu du asteburuko puntu bakarra.

San Blasak Mesedeetako Egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia   Zaharren Egoitza

Orain dela egun batzuk hasi ginen San Blas eguneko programazioarekin.

Ostiral goizean San Blas errezeten debatea egin genuen. Danon artian errezeta on bat elaboratu eta ondoren opilak egiteko produktuak erostera joan ginen residenteekin.

San Blas

Gaur arratsaldean San Blas opilak egingo ditugu gure aittita eta amamen errezetekin eta bukatzeko bihar goizean elizara joango gara San Blasak bedeinkatzera.